paleontologia
Etiketen artxiboa 129 artikulu
César Tomé López XVII. mendearen bigarren zatian eztabaidatu zen lehen aldiz fosil gisa topatutako espezie batzuk aspaldi denboraren poderioz suntsituriko espezieak ote diren. Garai horretan, gaur egun fosil deitzen ditugunak objektu bizigabeez eta bizidun izandakoez osatutako objektu-sailkapen zabalenetik bereizten hasi […]
Duela 35.000 urteko ingurunea berregiten
Hiru erregistro paleoklimatiko garrantzitsu uztartuz, ornodun txikiak, itsasoko mikrofauna eta belarjaleen isotopo egonkorrak, UPV/EHUko diziplina askoko talde batek iraganeko inguruneak berregin ditu, sekula lortu gabeko bereizmen handienarekin. Azterlana Britainia Handiko Nature taldeko Scientific Reports aldizkarian argitaratu dute. Juan Rofes, Parisko […]
Muxar txikiaren arbaso euskaldunak
Muxar txikia (Muscardinus avellanarius) karraskarien taldean sailkatutako ugaztuna da. Burutik uzkira 6-9 cm neur ditzake eta haren buztanak 5-7 cm-koa izan daiteke. 16 eta 20 gramo bitarteko pisua du, urte sasoiaren arabera. Izan ere, urritik apirila bitartean, hibernatzen duenean pisua […]
Berraurkikuntzaren zientzia
Mariajo Moreno Zientzia ezinbestekoa da gizarteak aurrera egin dezan. Izan ere, “zientziaren aurrerapenak” esan ohi da behin eta berriz, baina batzuetan, aurrera egin ahal izateko, atzera egin behar da apur batean, aurkikuntza berriak ez baitira beti informazio berriek sortuak. Urrunera […]
Antartida paradisua izan zen garaia
Antonio Cantó Egun, ez dago Antartida baino toki estralurtarragorik: Europa baino zabalagoa den izotz-azal erraldoi bat, tartean harri batzuk eta su pixka bat duena; populazioa, 1000-5000 gizaki, estazio zientifiko batzuetan pilatuta. Izan ere horrelakoetan bakarrik bizi gaitezke gizakiok Antartidan. Bestalde […]
Gizaki modernoenetan zaharrena
‘Ust-Ishim-eko gizona’ da jarri dioten izena, mendebaldeko Siberiako herri horretan aurkitu baitzituzten bere arrastoak. Zehazki, ia osorik topatu zuten bere izterrezur bat, eta haren gainean egindako lehen azterketek egiaztatu zuten duela 45.000 urte bizitako gizon bati zegokiola. “Hezurraren morfologiak iradokitzen […]
Noiz desagertu ziren neandertalak?
Duela hilabete batzuk, nazioarteko ikerketa talde batek argitara eman zuen neandertal eta cromagnon gizakiak ez zirela aldi berean Iberiar penintsulan bizi izan. Egindako ikerketaren emaitzen arabera, bi espezien presentzia erregistroen artean 1.000 urte inguruko aldea zegoela ondorioztatu zen. Duela hilabete […]
Dinosauroak unerik txarrenean harrapatu zituen meteoritoak
Amaia Portugal Duela 66 milioi urte meteorito handi batek Lurra jo zuenean, dinosauroen ekosistema egokitzapen fase betean zegoen. Talka beste uneren batean gertatu izan balitz, bizirauteko nahikoa baliabide izango zutela iradoki dute Edinburgoko Unibertsitateak zuzendutako ikerketa batean. “Eztabaida luze eta […]
Horrela lortzen da neanderthal bat
Goiz batean, lo egin ezinik egon ostean jaikitzen bazara, nekatuta, umore eta aldarte txarrez, gainera hotzeriak hartua bazara eta sudur gorria baduzu,…Horretaz guztiaz gain, gertatuko balitz duela astebete ez duzula iturriko urik, eta zure ileak lehor-lehor eginda daudela, … Eta […]