zientzia
Etiketen artxiboa 489 artikulu
Uxue Razkin Eboluzioa Aztarnategietan aurkitutako animalia-hezurrak gizakiak kontsumitutakoak izan diren jakin ahal izateko bide bat da egun haragia jatean gizakiek hezurretan eragiten duten markak aztertzea. Hori da EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Antonio J. Romerok egin duena gidatzen duen […]
Talenturik onena, pazientzia
Isaac Newton (1643-1727), fisikaria, filosofoa, teologoa, asmatzailea, alkimista eta matematikari ingelesa izan zen. Grabitazio Unibertsalaren Legea deskribatu zuen, eta mekanika klasikoaren oinarriak finkatu zituen bere izena daramaten legeen bidez. Haren zientzia-aurkikuntzen artean nabarmentzen dira, besteak beste, argiaren izaerari eta optikari […]
Zientzialariak atrebentzia izan behar du
Julius Robert Oppenheimer (1904-1967), Estatu Batuetako fisikaria izan zen. Lehen arma nuklearra garatzeko helburua zuen Manhattan egitasmoaren zuzendari zientifikoa izan zen eta, ondorioz, “bonba atomikoaren aita gisa” ezaguna da. Gerra amaitu ondoren, United States Atomic Energy Commission (AEC) erakunde sortu […]
Etorkizuneko arkitektoa
Antoni Gaudí (1852-1926), arkitektoa izan zen eta modernismo katalanaren ordezkari nagusia. Haren obrak oso estilo pertsonala du, eta egiturazko soluzio berrien bilaketan bereizi da. Bizitza osoa eman zuen eraikinaren egitura onena bilatzen. Haren ustez, eraikinak bere inguruan txertatu behar zuen […]
Zientzia, sortzeko gaitasuna
René Gerónimo Favaloro (1923-2000), Argentinan jaiotako mediku kardiologoa izan zen. Mundu osoan ezaguna egin zen bihotz-hodietako kirurgia irauli zuelako bypass koronarioaren teknikaren bidez. René Gerónimo Favaloro: “Zientzia gizakiaren berezko premia baten adierazpena da, eta, edonola ere, lotuta dago haren izaera […]
Zientzialariak, zorte oneko jendea
Lee Smolin (1955), Estatu Batuetako fisikari teorikoa da eta grabitate kuantikoa, kosmologia eta teoria kuantikoa ikertzen ditu. Darwinen teorien hautespen naturalari, eboluzioaren legeei eta egokitzapenari buruzko ikuspegi oso berezia du: teoria horietan jasotako ideiak tximinoei, hegaztiei edo apoarmatuei aplikatu beharrean […]
Engainua, noren baitan?
Miguel de Cervantes Saavedra (1547-1616), Espainiako eleberrigilea, poeta eta antzerkigilea. Ezaguna da mundu osoan “On Kixote Mantxakoa” liburuari esker. Kritikari askoren esanetan lan hori da lehen eleberri modernoa eta literatura unibertsalaren obrarik onenetako bat. Biblia alde batera utzita, historian, gehien […]
Zientzialaririk onena
Ray Bradbury (1920-2012), Estatu Batuetako idazlea izan zen, eta zientzia fikziozko, fantasiazko eta beldurrezko generoak landu zituen. Ezagunak dira, batez ere, Marteko kronikak izeneko kontakizun-sailak eta Fahrenheit 451 eleberria. Ray Douglas Bradybury: “Zientzialaririk onena esperientziara irekita dago, eta horren hasiera […]
Maitasuna fisika eta kimika da
Severo Ochoa de Albornoz (1905-1993), Espainian jaiotako biokimikari eta biologo molekularra. 1956. urtean Estatu Batuetako nazionalitatea eskuratu zuen. 1959. urtean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen azido erribonukleikoaren (RNA) eta azido desoxirribonukleikoaren (DNA) sintesi biologikoaren mekanismoari buruz egindako aurkikuntzengatik […]
Zientzia, inteligentziaren estetika
Gaston Bachelard (1884-1962) Frantziako filosofoa, poeta, fisikaria, fisikako irakaslea eta literatur kritikaria izan zen. Egile sailkaezin honek zientzia modernoaren historia ikertzeko interesa izan zuen, eta jakin-min handia izan zuen, aldi berean, literatur irudimena ezagutzeko. Gaston Bachelard: “Zientzia inteligentziaren estetika da” […]