Archivo de Etiquetas:: osasuna

Urtero 3,4 milioi lagun hiltzen dira gehiegizko pisuak edo obesitateak ekarritako ondorioen eraginez, Munduko Osasun Erakundearen arabera. EHUko Nutrizioa eta Obesitatea ikerketa-taldeak Predimed-Plus proiektuan parte hartuko du, dieta mediterraneoaren eta ariketa fisikoaren arteko konbinazioak obesitatean zer inpaktu duen neurtzeko. Amaia Portugal Arroparen neurriak ez du piperrik axola. Europan 42, Erresuma Batuan 14, AEBetan 8… estetika bidegabe baten araberako irizpide arbitrarioak […]

Ba al dakizu zergatik behar duen gure gorputzak jarduera fisikoa osasuntsu egoteko? Edo zer ikasi duen zientziak ariketa fisikoei buruz azkenaldian? Zein uste duzu izan daitekeela ikerketa arlo honetan dagoen erronka nagusia etorkizunean? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, ikus ezazu Jon Irazusta UPV/EHUko Fisiologiako katedradunarekin grabatu dugun elkarrizketa. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu […]

Amaia Portugal Andrew Wakefield doktoreak 1998an argitaratu zuen artikulu batek aztoramen handia eragin zuen, haurrei eman ohi zaien txerto hirukoitz birikoa autismoarekin lotu baitzuen. Adituek laster ikusi zuten artikuluak akatsak zituela, eta hura argitaratu zuen The Lancet aldizkariak ere baztertu egin zuen azkenerako. Hori gutxi ez, eta Brian Deer kazetariak egindako ikerketa lan bati esker, Wakefieldek artikulu harekin zituen asmo […]

Jon Irazusta eta Susana Gil Herrialdeen garapena aurrera joan ahala, obesitateak eta gainpisuak desnutrizioari aurrea hartu diote munduko leku gehientsuenetan. Gertaera honen arrazoiak bi dira nagusiki: elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta lan fisikoa egiteko beharraren murrizketa. Ikerketa gehienek frogatu dute gorputz-pisuaren galerari dagokionez, soilik dietarekin emaitza hobeak lortzen direla ariketa fisiko hutsarekin baino.  Izan ere, dietarekin murrizketa  kaloriko handiagoak sor daitezke […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat. Geneak, genetikak, genomak jakin-min handia pizten dute. Giza genomaren sekuentziazioak hainbat gaixotasunen geneak aurkitzeko aukera eman du. Ez da ez nolanahiko gaia. Koldo […]

Peru S. Gamarra Kafetegi batean egunkaria irakurtzen gaudela, bat-batean titular honekin egiten dugu topo: “Hegazti gripea, pandemiaren arriskua”. Artikulua irakurtzen hasi eta gorputzean beldurra sartzen zaigu. Ekidin nahiko genukeen nolabaiteko ezinegona. “Gaixotasun hau ez da edonolakoa. Badaramatzagu hilabete pare bat albiste hauek entzuten eta badirudi kontua ez dela txantxetakoa. Milaka lagun hilko al dira munduan? Hobe dugu denok horretarako prestatzea…”, […]

Amaia Portugal Hedabideetako gai kuttunetako bat dira alergiak garai honetan. Berez urte osoan legoke asaldura mota horri buruz hitz egiteko aitzakia; galde diezaietela, bestela, hautsarekin edo akaroekin doministikuka aritzen diren horiei. Baina polenari alergia izatea ere arrunta da oso, eta hori bai, udaberriarekin batera loratzen da nagusiki. Polenak urte osoan dabiltza atmosferan berez, baina hasi berri den urtaroan gertatzen da […]

Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen duen INMA proiektuan parte hartzen du UPV/EHUk, eta ikerketa batek agerian utzi du zenbateraino dauden emakume haurdun ez-erretzaileak tabako-kearen eraginpean Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen dituen INMA proiektuaren barruan, aztertu dute zenbateko esposizioa izan duten tabako-kearekiko Asturiasko, Gipuzkoako, Sabadellgo eta Valentziako emakume haurdun ez-erretzaileek. Haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoko mediku-errebisioan jasotako gernu-laginak eta emakumeei egindako galdera-sortak hartu zituzten oinarri […]

Jon Irazusta Onurak Orain dela mende erdia baino gehiago, Estatu Batuetako tren-enpresetan behatu zen bulegoetako langileek bihotz eta odol-hodietako patologiek eragindako hilkortasun handiagoa zutela trenbideak konpontzen aritzen ziren langileek baino. Ordutik hona, asko dira ariketa/jarduera fisikoak bihotz eta odol-hodietan duen eragin onuragarriaren aldeko frogak eman dituzten ikerketak, nahiz eta egin diren zorizko ikerketa kontrolatuak, arazo etikoak direla eta, ez diren […]

Ekaia, UPV/EHUko zientzi eta teknologi aldizkariak, ale berezia plazaratu du, kannabisaren inguruko eztabaida ikuspuntu askotariko eta desberdinetatik aztertzen duena. “Kannabisaren hamar aurpegiak” izenburupean, hamar artikulutan zehar, landare honek gizartean, osasunean, ekonomian eta norberarengan izan ditzakeen abantaila eta desabantailak ezagutzera ematen dira zuzenbidea, ekonomia, biologia, kimika, farmakologia edo fisiologia arloetako adituen bitartez. Ekaia, UPV/EHUko zientzi eta teknologi aldizkariak, ale berezia plazaratu […]