Hilabeteko artxiboa:

Euskalmet, Onintze Salazar
Azken urteetan gure panorama meteorologikoa nahastera fenomeno “berri” bat etorri da. Ezagutu genuen lehenari Klaus izena jarri zitzaion, bigarrenari Xynthia eta azken egunetan urrutitik pasa, baina gurean eragina izan duenari Dirk deitu diogu.
Lehenago ere sortu dira hainbat. Gugandik urruti, asko, urtero bat baino gehiago. Eta gugandik gertu, baten bat ere bai: 1999an, Martin izenekoa eta […]

UPV/EHUko ikertzaile batek, Mexikoko Nayarit-eko Unibertsitate Autonomoaren lankidetzarekin, zuzendutako aurretiazko azterlan batek adierazten du asteburuetan alkohola edateak DNAri eragin diezaiokeela
Mexikon egin ziren ikerketa honen lehen urratsak, unibertsitateko ikasleen laguntzarekin, eta aztertu zen zer eragin izan zezakeen asteburuetan alkohola edateak zelularen mintza eratzen duten lipidoetan eta zelulen material genetikoan, hau da, DNAn. Orain arte inork ez zuen kalterik hauteman nukleoko […]

#KulturaZientifikoa 1. Jaialdiaren Txupinazoak eztanda egin zuenetik egun batzuk igaro dira dagoeneko. Jaialdiaren oinarriak, helburuak eta parte hartzeko moduak ere zabaldu ziren duela aste batzuk. Dakizuen moduan, Jaialdia irekia dago parte hartu nahi duen ororentzat. Jaialdiarekiko atxikimendua adierazi dute jadanik Jakintza arlo anitzek (Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, Zientzia Teknologikoak eta abar), esparru desberdineko ehun erakundek (Unibertsitate taldeak, Bigarren […]

Antonio Martínez Ron Hona hemen torloju bat bezala kiribiltzen den bakterioaren istorioa. Helicobacter pylori deritzo, eta gure sabeletan maiz bizi delarik, ultzera gastrointestinal asko sortzen dizkigu.
Bakterioa berraurkitu zuen zientzialariak, hau da, Robien Warren patologoak, mikroorganismoaren hazkuntza likidoa edan egin behar izan zuen, frogatu egin nahi izan zuelako bakterio honek sortzen dituela gastritisetatik asko. Izan ere, 1980. urte hartan inork […]

Juan Ignacio Pérez
Zientziaz gutxieneko ezagutza duen jendeak badaki nor zen Niels Bohr fisikaria. Duela 101 urte, mekanika kuantikoari bidea ireki zion atomo eredua, berak proposatu zuen. Baina gehienek ez dakite nor zen Christian Bohr, Niels fisikari eta Harald matematikari eta futbolariaren aita. Christian Bohr fisiologoa zen, bere garaiko fisiologorik handienetako bat hain zuzen ere. Baina maila handiko zientzialaria izan […]

UPV/EHUko ikerketa baten arabera, nerabeen dietaren gantz-portzentajea eta sabelaldean gantz gehiegi izatea elkarrekin erlazionatu daude, egiten duten ariketa fisikoa egiten dutela
Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentzia nabarmen handitu da azken urteotan nerabeen artean, eta, horren ondorioz, horrek sortzen dituen arazoak ere. UPV/EHUko azterketa baten arabera, kontsumitutako kaloria-kopurua eta egindako jarduera fisikoa edozein direlarik ere, dietan gantz gehiegi hartzeak sabelaldean gantz […]

Antonio Martínez Ron
Eben Alexander oso ospetsua da Estatu Batuetan. Bere liburuaren bi milioi ale saldu ditu, eta lan hau duela urtebete argitaratu bazen ere, salduenen zerrendan jarraitzen du oraindik ere. Liburuaren izena oso argigarria da: “Zeruaren froga: neurokirurgialari hark bidaia egin zuen heriotza osteko bizitzara (“Proof of Heaven: A Neurosurgeon’s Journey into the Afterlife“). Erdietsi duen arrakasta […]

Jon Mattin Matxain
Artikulu sorta honen bigarren atalean Mekanika Kuantikoak Kimika azaltzeko beharrezkoak ziren ekuazioak ematen zizkigula ikusi genuen. Hau horrela izanda, bi arazo nagusi topatu genituen. Alde batetik, ekuazio hauek oso konplexuak ziren ebatziak izateko, eta bestetik, zaila zen Mekanika Kuantikoak sortutako hiztegi berria Kimikako hiztegi enpirikoarekin uztartzea. Gaurko artikulu honetan, aztertuko dugu zientzialariek arazo hauei nola aurre […]

Bai lagunok! #KulturaZientifikoa I. Jaialdia abian da! Txiskeroa eskutan, suziria piztu eta sareko zeru birtualean eztanda egin du. Baina gurea ez da ohiko txupinazoa. Txanpain-botilak eta horrelakoak ez ditugu zabalduko. Dakizuenez, gure Jaialdian Kultura Zientifikotzat har daitezkeen ezagutza esparruen inguruko ekarpenak bilduko dira. Jakintza arlo desberdinen inguruko post, mezu edo artikuluak idatzi, editatu, sareratu eta bilduko dira, eta horrekin, […]

Bosoiak eta fermioiak oso tenperatura baxuetan nahastean gertatzen diren efektu kuantikoak aztertu ditu UPV/EHUko ikertzaile batek
UPV/EHUko Eneko Malatsetxebarria fisikan doktoreak teorikoki aztertu ditu tenperatura oso baxuetan atomoetan gertatzen diren efektu kuantiko zenbait. Batetik, zehaztu du bosoi eta fermioi motatako atomoak nahas daitezkeela modu jakin batean. Hala, fisikari esperimentalei eskura jarri dizkie esperimentu horiek egiteko baldintzak. Eta, bestetik, ondorioztatu du […]