Hilabeteko artxiboa:

Gorka Azkune

XIX. mendean Michael Faraday eta James Clerk Maxwell fisikarien lanetan indar-eremuen kontzeptua agertu zen lehenbizikoz. Indar-eremuen kontzeptua, garai haietan aurkitzen ari ziren fenomeno elektromagnetikoak behar bezala azaltzeko jaio zen, baina urteen poderioz fisikaren alor askotara hedatu da. Betiko eremu elektrikoaz eta grabitatorioaz gain, gaur egun Higgs-en eremua ere aski ezaguna bilakatu da, Nobel sari bat tarteko. Azken hori […]

Antonio Martínez Ron
Aurrean duzun hau, aurtengo zientzi argazki onenetakoa da. Arratoi eme berberaren ezker eta eskuin erretinak ikusten dira bertan. Kolorei jarraiki, ikus daiteke aitaren X kromosoa non adierazi den (berdez), eta amaren X kromosoma non adierazi den (gorriz). Ikus dezakezun bezala, ematen du gurasoen gene bakoitzak, adierazia izateko, bi begietako bat aukeratu dutela.
Biologia ikasketarik egin ez baduzu […]

Josu Jugo Magnetismoa indar misteriotsu baten iturria izan da historian zehar, ezaguna antzinako greziarrek hari batzuk burdina erakartzen zutela ikus zutenetik. Halere, lehengo erabilpen praktikoa Txinan agertu zen, iparrorratza sortu zutenean XII. mendean.
Magnetismo eta elektrizitatea erabat uztartuta zeudela eta horren oinarri teorikoa askoz geroxeago garatu zen, Hans Christian Ørstedek egindako esperimentuak akuilatuta. Berak erakutsi zuen haril batetik igarotzen […]

Ana Galagarra Aiestaran
Ar adina zakil edo gehiago daude (espezie batzuk zakil bat baino gehiago baitute), eta, beraz, zaila da bat nabarmentzea. Hala ere, aditu asko bat datoz giza zakila berezitzat jotzean. Hurbileko ahaideekin alderatuta, giza zakila, handia izateaz gain, bitxia ere bada. Besteek ez bezala, burua du muturrean (glandea), eta koroa bat haren inguruan.
Hain egitura bereziak “zerbaitetarako” izan […]

Aitzol Lasa Oyarbide

Matematikak giza jardueraren parte dira, eta, giza jarduera ororen modura, esanahia hartzen dute ereduak eraikitzerakoan eta problemen ebazpenerako testuinguruetan. Horrez gainera, problema matematiko horiek ebazterako orduan, tartean dauden ezagutza matematikoak dimentsio anitzekoak dira eta pertsonaren jarduera konplexua da.
Honenbestez, ikasgela barruko jarduera matematikoak kontuan hartu behar du giza errealitate hori, eta, horregatik, eskolako testuinguruan diseinatzen diren ikaskuntza […]

Aski ezaguna da armiarma-sareen erresistentzia eta elastikotasuna oso handiak direla; horrez gain, ordea, eroale termiko bikaina ere badela adierazi zuten Iowako Estatu Unibertsitateko zientzialariek 2012an. Nephila clavipes armiarmaren zetaren difusibitate termikoa metal onenena bezain altua zela neurtu zuten: 70 mm2 s-1. Orain, esperimentua errepikatu egin du Euskal Herriko Unibertsitateko talde batek, eta emaitzek zalantzan jarri dute amerikarren […]

Peru S. Gamarra
Zientzialariek dirua ezinbestekoa dute euren lanetan aurrera egiteko. Egia da ere, lan gehienetan berdina gertatzen dela eta, gaur egun, gainera, inoiz baino gutxiago dagoela. Hala ere, zientzia munduan diru falta hori inon baino gehiago nabaritzen da. Zergatik? Bada, badira arrazoi bat baino gehiago. Zientzialarien lanaren helburua ez da jarduera horri diru etekina ateratzea baizik eta lantzen duten […]

Antonio Martínez Ron
Dibulgazio lanetan ari garenoi oso maiz egiten dizkigute zentzu gabeko ikasketei buruzko galderak. “Nolatan ari da norbait txakurrek txiza egiteko moduaz ikertzen?” edo “Zer axola zaigu kakalardoak Esne-bideaz baliatuta orientatzen badira? Erantzuna ez da samurra, zeren eta barrea eragiten duten ikasketa guztiak ez baitira tankera berekoak. Batetik badira zuzen egiten ez diren zientzi lanak, gezurrezko […]

Asier Estevan Mugertza

1777. urtean, matematikari hoberenetariko bat jaio zen: Johann Carl Friedrich Gauss. Jatorri apaleko gizona zen, nekazari familia batean jaioa, bere gurasoak ez ziren inoiz eskolara joan. Hala eta guztiz ere, txiki-txikitatik erakutsi zituen Gaussek bere gaitasunak… Lehen hezkuntzan zegoela, ondoko batura bidali zien irakasleak Gaussen gelakideei, honek 8 urte inguru zituenean, haurrak denboralditxo batez entreteniturik […]

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia, laburtuta #KZJaia moduan ezagutzen duguna. Jaialdia abiatu zenetik, egunetik egunera partaideen ekarpenak bata bertzearen atzetik partekatzen hasi ziren sarean. Erritmo bikaina hartu zuen jaialdiak (hori zen helburuetako bat), baina erritmo handi honek ekarpen guztiak lasaitasunez dastatzeko aukera murrizten du. Hau ekiditeko, pentsatu dugu 2-3 astero ekarpen guztiak bilduko dituen laburpena […]