Urteko artxiboa:

Ezohikoa da kultura zientifikoa zabaltzeko jaialdi bat antolatzea. Oso ezohikoa da zientzialari batzuk labur, argi eta modu dibertigarrian entzutea. Eta, are ezohikoagoa da bertsolariek beraiek esandakoa ulertzea eta horren inguruan kantatzea. Ezohiko guztiau gertatu zen irailaren 26an Bilboko Bizkaia Aretoan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu zuen “Jakinduriek mundue erreko dau” ekitaldian.
Bost zientzialarik gai bat hartu eta horren […]

Amaia Portugal Hego Ozeanoaren hondoan karbono dioxido ugari dago metatuta, eta berebiziko garrantzia izan dezake klima-aldaketaren garapenean. Izan ere, bertan jotzen duen mendebaldeko haizearen gorabeherek baldintzatu egiten dute CO2 horren norantza. Horren harira, Eñaut Izagirre geografoa landa lana egiten aritu da Hermite uhartean, Hornos lurmuturretik gertu.
Landareek jasaten duten karbono dioxido gaindosiaz hitz egin genuen blog honetan […]

Ezohikoa da kultura zientifikoa zabaltzeko jaialdi bat antolatzea. Oso ezohikoa da zientzialari batzuk labur, argi eta modu dibertigarrian entzutea. Eta, are ezohikoagoa da bertsolariek beraiek esandakoa ulertzea eta horren inguruan kantatzea. Ezohiko guztiau gertatu zen irailaren 26an Bilboko Bizkaia Aretoan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu zuen “Jakinduriek mundue erreko dau” ekitaldian.
Bost zientzialarik gai bat hartu eta horren […]

UPV/EHUko Kimika Aplikatua Saileko kideek sagardoaren konposizio polifenolikoa eta gaitasun antioxidatzaileak aztertu dituzte eta egindako ikerketak ondorioztatu du, sagardoaren gaitasun antioxidatzailea laranja-zukuarenaren antzekoa dela, eta ardo gorriena baino zertxobait handiagoa.
Polifenolak fruta guztietan dauden antioxidatzaile naturalak dira; sagarretan ere badaude, eta, bereziki, sagardoa egiteko sagarretan. Osagai horiek oso garrantzitsuak dira sagardoarentzat. Izan ere, alde batetik, uhertasuna eta sedimentuak sortzen […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Biologia
Juan Ignacio Perezek eta Miren Bego Urrutiak elefanteen belarrietan jarri dute arreta aste honetan. Jakina da, elefantearen belarriek gorputz-tenperaturaren erregulazioan zeregin garrantzitsua dutela. Halere, aipatu beharra dago elefante guztiak ez direla berdinak belarrien tamainari dagokionez. Ikus […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Alzheimerren gaixotasuna enigma baten bildutako misterioa da. Hori dela eta, gaixotasunaren bueltan egiten den edozein aurkikuntza, nahiz eta itxuraz korrelazio xelebrea edo arraroa izan, interes handiaz aztertzen da. Horren artean dago honako hau, infekzio fungikoa izan daitekeela. Ignacio Amigok azaltzen digu What if […]

Uxune Martinez Historiak erakutsi digu, Euskal Herrian gaztelania izan zela nagusi goi-mailako produkzioaren ekoizpenean gerraurretik. Hala ere, euskaraz ere egin izan dira lanak. XVI. eta XVII. mendeetan herritar gehienak euskaldun elebakarrak ziren. Elizak ondo zekien herritarren artean doktrina zabaltzeko ezinbestekoa zela euskara erabiltzea eta horrela egin zuen, haren idatziak euskaraz plazaratuz. Ildo beretik sortu ziren zientziaren inguruko lehen lanak. Herritarrei […]

Ana Ribera Egun, oso ezaguna da zeliakia, eta bere aurka egiteko, glutenik gabeko dieta behar da, proteina hori zereal gehienetan badago ere. Istorio luzea da hau. 1887an, Samuel Gee medikuak deskribatu zuen lehen aldiz gaixotasuna Londoneko Haur Ospitaleko ume gaixoak behatu ondoren. Hauek beherako zurixka bat zuten, giharretako mina, aldaketa asko jateko gogoan, ahulezia eta nekez hazten ziren. “Gaixotasuna […]

Amaia Portugal Behe Kretazeo garaiko hamarnaka landare loredunen haziak aztertu ahal izan dituzte ikerketa lan batean, oso ondo kontserbatutako fosil batzuei esker. Hazi horietan aurkitu dituzten enbrioi arrastoek 0,3 milimetroko tamaina baino ez dute.
Duela 125 milioi urte, gaur egun ezagutzen ditugun bost kontinenteak forma hartzen ari ziren, batez besteko urteko tenperatura orain baino bost gradu epelagoa zen, eta dinosauroak […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Ezaguna da belarriek oso zeregin garrantzitsua betetzen dutela elefanteen gorputz-tenperaturaren erregulazioan. Bero asko barreiatzen dute elefanteek belarrietatik; izan ere, odol-hodiez josita dituzte belarriak, odolaren bitartez ateratzen baita barruko beroa azalera, kasu honetan belarrietaraino.
Egia esan, elefante guztiak ez dira berdinak belarrien handitasunari dagokionez. Loxodonta africana-k bai, oso handiak ditu belarriak, […]