Ezjakintasunaren kartografia #77

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 77

Landareak organismo eseriak dira. Egia esan, hau, landareentzat ezinezkoa dela arineketan egitea edota oinez ibiltzea esateko modu pedantea eta bihurri samarra da. Ezintasun hau dela medio, landareek tresna pasiboak, esaterako, arantzak edota aktiboak, besteak beste, substantzia kimikoak erabiltzen dituzte defentsarako. Nekazariek landareen defentsan lagundu dezakete landare-osasunerako produktuak erabiliz edota genetikoki eraldatuak dauden barietateak landatuz. Izan ere, eraldaketa genetikoak lagungarriak izan daitezke, ez bakarrik birus edo bakterioentzat, baizik eta intsektuentzako ere. Daniel Marinok kontatzen digu Genetic engineering of insect-free plants artikuluan.

Kimika batez ere zientzia esperimentala da. Haren aurkikuntza guztiek laborategian dituzte sustraiak. Kimikak aurrera egin du nahiz eta gidatzen zuen teoria desegokia izan. Esaterako, alkimia eta flogistoa dira horren adibide. Izan ere, alde honetan, kimikak ekonomiarekin antzekotasun asko ditu, teoria guztiak datu esperimentalen azalpenen atzetik doaz. Lehenengo salbuespen handia Dmitri Mendeléyeven iragarpena izan zen, taula periodikoa aurkeztu zuenekoa. Egun, gauzak aldatu dira eta teoriak gidatzen du elementu urri eta berrien esperimentazioan, hau da, material berrien ikerketan. DIPCk honetan dihardu lanean eta adibide eder bat dugu Actinoid oxides, where quantum methods are key to understanding the chemistry lanean.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.