2018
Urteko artxiboa 402 artikulu
Uxue Razkin Genetika Primateak klonatu dituzte lehen aldiz. Dolly ardia lortzeko erabili zen teknika berberarekin sortu ditu bi makako Txinako Neurozientzien Institutuak. Orain arte, ez zituzten emaitza onak lortu primateetan baina orain erdietsi dute eta interesgarria da, batez ere, primateak […]
Ezjakintasunaren kartografia #200
Zazpi bizitza dituzte katuek. Eterrak, baina, zazpi aldiz zazpi ditu. Jaume Navarrok azaltzen dizkigu honen inguruko hainbat kontu Æther and Modernity. The recalcitrance of an agonising epistemic object artikuluan. Giza entzefalo heldua neurona berriak sortzeko gai ez dela uste zen […]
Javier Aizpurua: “Mikroskopia azken mugara eramatea posible da nanofotonikari esker” #Zientzialari (87)
Nanofotonika materia eta argiaren arteko elkarrekintza ikertzen duen zientziaren arlo bat da. Besteak beste, argia nanoegituren kontra jotzean sortzen dituen interakzioak eta eraginak aztertzeaz arduratzen da nanofotonika. Argia, uhina den heinean, ezin da bere uhin-luzera baino neurri txikiagoetan lokalizatu eta […]
Arrantza prezioen bilakaera: merkaturatze-katearen analisia
Eneko Martin, Ikerne del Valle eta Kepa Astorkiza Lan honen helburu nagusia banaketa-katean zehar arrantza prezioen integrazio bertikala aztertzea da eta horretarako agregazio-ikuspegi bat du oinarri. Ikuspegi hori lehenengo salmentako enkanteetatik datorren jatorriko arrantza prezioen agregazio-indize sintetiko bat (JPI) eraikitzean […]
Animalien beste zenbait pozoi
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Defentsak eta erasoak Eboluzioan zehar hainbat animalia-taldek askotariko estrategiak garatu dituzte, bai elikagaiak izango dituztela bermatzeko, bai etsaietatik babesteko. Estrategia horien artean animaliek ekoizten dituzten toxinak daude. Pozoiak erabiltzen dituzten animaliak talde askotakoak […]
Usainen mundua izendatzeko gai den herria
Juanma Gallego Zaila egiten zaio gizakiari usainak izendatzea, baina hau ez da beti horrela izaten herri guztietan. Malakako penintsulan bizi diren bi herrirekin egindako esperimentuek iradoki dute ehiztari-biltzaileek usainak izendatzeko trebezia berezia dutela. Udako ekaitz baten ostean ateri eta eguzkia […]
Polimerozko diru-papera: busti eta birzikla daitekeen dirua
Ainara Sangroniz eta Leire Sangroniz Askori gertatu zaigu diru-papera praketan ahaztuta utzita garbigailuan sartu izana. Baita deskuidu batean billete gainera edaria erortzea edota hainbeste aldiz tolestearen ondorioz apurtzea, eta zelo pixka batekin konpontzen saiatzea. Baina badago hau guztia jasan dezakeen […]
On Zientzia: Fermi paradoxa
Unibertsoa handia da. Tamaina itzela du. Hain handia izanik, zergatik ez dugu izaki estralurtarren seinalerik? Non daude estralurtarrak? Horixe bera galdetu zuen Enrico Fermi Nobel saridun fisikariak. Ongi etorri Fermi Paradoxara. Estralurtarrekin kontaktu eza azaltzen duten hiru hipotesi lerro daude: […]
Sagardoa, sagarrez sagar
Sagar mota bakarrarekin egindako sagardoak aztertu ditu UPV/EHUko ikerketa batek, sagar mota bakoitzak edariari ematen dizkion ezaugarriak ezagutzeko. Sagardoa egiteko, Euskal Herrian oro har, sagar mota ezberdinak nahasten dira eta sagar mota bakoitzak edarian duen eragina ezezaguna da, neurri handi […]
Asteon zientzia begi-bistan #186
Uxue Razkin Arkeologia Ezaguna zen Mexikon uraren azpian leize handi askoak zeudela. Izan ere, azken glaziazioaren ondorioz uholdeek kobazulo asko urperatu zituzten. Azken urteotan hainbat antzeman dituzte zientzialariek eta asteon Sustatun azaldu digute urpeko kobazulo sistema handiena aurkitu dutela Yucatanen […]