Zientziaren argitan, Eskoriatzan Jakinduriek mundue erreko dau!

Ekitaldiak

Bigarren urtez jarraian, zientziaren dibulgazioa helburu duen zikloa antolatu du Eskoriatzako Udalak 2020ko otsailaren 12etik 18ra Zaldibar antzokian: Zientziaren argitan, egia ala gezurra? zikloa.

Ziklo honen helburua da jendeak egiazko eta kalitatezko informazio izatea, eragiten diguten gaiei buruz bereizten eta erabakitzen laguntzeko. Aurtengo programazioa askotarikoa eta osoa izango da: adituek zientziarekin zuzenean lotutako gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzten hitzaldiak, eta zientziaren eta dibertsioaren arteko zubiak egiten dituzten bi ikuskizun.

Otsailaren 12an, “Mikrobioak gure bizitzan: bakterioak, birusak, txertoak eta antibiotikoak” hitzaldia eskainiko du Ignacio López-Goñi mikrobiologoak. Otsailaren 14an Laura Morán sexologoak “Sexua, mitoak hausten” gaia aurkeztuko du eta otsailaren 18an, Bittor Rodriguez ikertzailea “Zer da elikadura osasungarriaren kontu hori?” galderari erantzuna emango dio.

Horrez gain, otsailaren 15ean, bertsozientzia emanaldiaren unea helduko da, Jakinduriek mundue erreko dau! saioarekin.

Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak, lotura aurkituko dute ziklo honetan ohiko mugak gainditu eta jendartera iristeko. Ekitaldian 10 minutuko hiru hitzaldi egongo dira eta bertsolarien kantuak, guztiak Kike Amonarrizen gidaritzapean. Amonarriz izango baita gaiak proposatuko dizkienak bertsolariei.

Parte-hartzaileak eta gaiak

  • Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Andoni Egaña.
  • Zientzialariak: Iker Badiola (Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko ikertzailea eta irakaslea). Eider Bilbao, (Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea) eta Onintze Salazar ( Euskalmeteko meteorologoa).
  • Aurkezlea: Kike Amonarriz.
  • Gaiak: Serrano urdaiazpikoak jabugo bihurtzen (Iker Badiola); Itsasoa, plastikoen gotorlekua (Eider Bilbao) eta Aldapan gora (Onintze Salazar).

Sarrera

Sarrera doan da lekuak bete arte, baina eserleku kopurua dela eta, nahi duenak doako sarrera hartu ahal du aurretiaz Eskoriatzako kiroldegian.

Zientziaren argitan, Eskoriatzan Jakinduriek mundue erreko dau!

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Zaldibar antzokia
Helbidea
Santa Ana auzoa, 2, Eskoriatza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.