Mamutez (Mammuthus generoa) aritu izan gara hemen dagoeneko. Toki hotzetan bizitzeko moldaera nabarmenak zeuzkaten. Ilaje lodia eta koipetsua, eta belarri eta buztan txikiak ziren beroa gordetzeko (ez galtzeko) moldaera horiek. Horiexek dira oraingo elefanteekin erkatuz gero ikus daitezkeen desberdintasun morfologiko […]
Lehenago adierazi dugun bezala, animalia endotermoen beroa beraiek sortzen dute, duten metabolismo-jarduera altuari esker; ektotermoei, berriz, kanpotik datorkie beroa. Homeotermoak, gehienetan, endotermoak dira, eta alderantziz, poikilotermoak ektotermoak; baina badago salbuespenen bat edo beste. Gainera, ektotermia eta endotermiaren arteko muga ez […]
Endotermia hitza, beroaren jatorriari dagokio. Animalia endotermoen beroa barrutik dator, zelulen mitokondrioetan gertatzen diren erreakzioetatik. Animalia ektotermoena, berriz, kanpotik. Animalia homeotermoak, tenperatura konstante mantentzen dutenak, endotermoak dira. Izan ere, oso zaila izango litzateke tenperatura konstante mantentzea barneko bero-iturririk gabe. Beste […]
Bigarren Mundu Gerraren ostean latitude guztietatik hedatu zen Ameriketako Estatu Batuetako armada eta munduko azken mugaldetan kokatu zituen bere goarnizio, kuartel, kantonamendu edo base militarrak. Horri esker, era askotako datuak bildu ahal izan dituzte iparramerikarrek. Goarnizioetako soldaduek jaten dutena dago […]
Pinguino enperadoreak Aptenodytes forsteri du zientzia-izena eta Antartikan bizi da. Munduan ez dago toki hotzagoan bizi den hegaztirik. Beharbada horregatik da hain harrigarria pinguino horren bizimodua. Aptenodytes forsteri, arrainjalea izanik, itsasoan bakarrik elikatzen da. Pinguino arra, negua hurbiltzen denean, uretatik […]
Hainbat ikertzaileren arreta jaso du hartzen lozorroak azken urteotan, negua igarotzeko modu berezi hori antzinatik ezaguna bada ere. Arrazoia? Aldi horretan gertatzen diren hainbat prozesuren etenaldi itzulgarrien oinarrian dauden mekanismoen ezagutzak, gizakiaren organoen preserbaziorako, hibernatzeko ahalmena garatzeko, iraupen luzeko espazio-bidaietarako […]
Teknikoki, hartzak hibernatu beharrean neguko lozorroan sartzen dira. Ñabardura terminologikoa ez da berez horren garrantzitsua. Baina benetako hibernatzaileekin alderatuz, badaude ikuspuntu fisiologikotik garrantzitsuak diren zenbait desberdintasun, hurrengo lerroetan azalduko ditugunak. Izatez, XVIII. mendean ezaguna zen jada “hibernatzeko“ modu desberdinak zeudela […]
Groundhog day (“Marmotaren eguna”) filma 1993an lehen aldiz eman ondoren, Phil marmota ezaguna egin zen gure artean. Punxsutawney herrian eguraldia aurreikusteko erabiltzen dute marmota hori. Urtero, otsailaren bian, festa bat ospatzen da Punxsutawney-en, egun horretan Phil bere habiatik irteten baita […]
Metabolismoa da animalia homeotermo guztien bero-iturri nagusia. Iturri hori gabe gorputz-tenperatura ezin izango lukete konstante mantendu. Metabolismo-jarduera osoari dagokio bero-ekoizpena, baina animalia homeotermo batzuek beroa ekoizteko berariazko zeregina duen ehun mota bat dute; gantz nabarra deitzen zaio ehun horri. Gantz […]
Lau hankako animalia gehienek ez dute bero gehiegi galtzen eroapenaz. Zorua ukitzen duten gorputzaren atalak oso txikiak izaten dira, edo hobeto esan, gorputzaren azalera osoaren zati txikia izan ohi dira. Baina bada salbuespen bat, etzanda egoteari dagokiona hain zuzen. Etzanda […]