Atalaren araberako artxiboa: Dibulgazioa

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pneumologia Pediatrikoa zerbitzuan egindako ikerketan, Paula Corcuera Elóseguik, Haurren Pneumologiako mediku-ondokoak, ikertu du zenbateraino den baliagarria botatako oxido nitrikoaren maila neurtzea haurren asmaren diagnostikoa eta tratamenduaren monitorizazioa eta jarraipena egiteko proba osagarri gisa. Proba erabilgarria dela frogatzeaz gain, bularreko umeetan aplikatzeko teknika bat garatzea lortu du.
Asma da haurren artean gehien agertzen den gaixotasun kronikoa. Corcuera […]

Antonio Martínez Ron
Veneziaren hondoratzea geldoa da, baina saihestezina. Urteko 1 mm hondoratzen doa, eta mandatariak, izugarrizko ahaleginak egiten ari dira, patrimonioa salbatu nahi baitituzte sarri gertatzen diren uholdeetatik. Baliteke ordea hiria kontserbatzeko lan hauek espero denaren aurkako ondorioak ekartzea. Hala dio berriki Scientific Reportsen argitaratu den txostenak.
Veneziaren erdigunea, itsas mailatik 90 cm gora dago. Bestetik, Klima Aldaketarako […]

Antonio Martínez Ron
Baleei larrua erre egiten zaie, anpoilak ateratzen zaizkie, beltzaran jartzen dira. Horiek dira ondorio deigarrienak joan den astean Scientific Reports aldizkarian argitaratu den lanean. Bertan, hiru bale motaren larruak aztertu dira, bi urtean zehar baleak Kaliforniako kostaldearen aurrean igaro direnean. 2007-2009 tartean ikerlariek balea urdinen 106 larru lagin hartu zituzten, eta bai zere komunen 55 lagin eta […]

Irailean hasiko da Zientzia Kaiera izena duen hedabide berri honen ibilbidea.
Inglesez (Mapping Ignorance) eta gaztelaniaz (Cuaderno de Cultura Científica) idatzitako blogak argitaratzen ditu dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak. Hortaz, jada heldu da zientzia gaiak euskaraz jorratuko dituen blog bat argitaratzeko unea.
Hiru blogen edukiak desberdinak izango dira, heldu nahi ditugun irakurleen soslaiak ere […]