Dibulgazioa
Kategorien artxiboa 2975 artikulu
Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Barre egitea gustuko dugula bistakoa da. Izan ere bikotearengandik asko preziatzen dugun gauza bat da, barrea eragiteko gaitasuna. Baina, orain galdera bat daukagu, inteligentea izatearen […]
Zientzialari (47) – Koldo Garcia: “Lehen genoma irakurtzeko gai ginen, baina orain eraldatu dezakegu”
Zientzialari 47 – Koldo Garcia from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. CRISPR izenekoa genoma editatzea ahalbidetzen duen teknika berria da. Orain arte genoma irakurtzeko gai baginen, teknika honi esker posible da genoma eraldatzea. Aurkikuntza honek, jakina, ate ugari ireki ditu […]
Museoak hedabide
Ana Ribera “Museoak ahaztu egiten ditugu beti, zientzia-dibulgazioaz ari garenean. Akats berbera egiten dugu erakusketa iraunkorrekin zein aldi baterako erakusketekin. Erakusketa bat, ondo zuzendua eta dokumentatua badago, bide zoragarria izan daiteke zientziarantz hurbiltzeko”. (Cosmonautas, es espacio a escala humana, ‘Kosmonautak […]
Dengearen aurkako txerto erabat eraginkorra
Amaia Portugal Birusaren aldaera gogorrena ere garaitzen duen txertoa frogatu eta aurkeztu du AEBtako ikerketa talde batek, eta entsegu zabalagoak egiten ari dira orain, Brasilen eta Bangladeshen. Dengea eta zika familia berekoak direnez eta eltxo berak kutsatzen dituenez, bigarren gaitz […]
Txapeldunak: jaiotzez edo izerdiz?
Adrian Odriozola Txapeldunak jaio egiten dira edota urteetan zehar urratsez urrats doaz lan gogorrari ekinez, txapel hori josten? Kalean denetarik entzun dezakegu galdera hau eginez gero. Kirol-Genetikarien artean ere, gaur egun ez dago adostasunik. Beste hitz batzuetan, historia guztian zehar […]
Kultura Zientifikoko Katedraren lana 2015ean
Juan Ignacio Pérez Iglesias Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan […]
Euskara, ilargia sortu baino lehenago jaioa
Aritz Farwell ikertzaileak UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean aurkeztu du ‘Borne Before the Moone: A Social and Political History of Basque at the Dawn of the Twentieth Century’ tesia. Bertan ondorioztatu du modernitaterako euskararen gaitasun eza iritzi zabala zela […]
Asteon zientzia begi-bistan #98
Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria. Mikrobiologia Donostia-OSI Donostialdea Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko ikerketa-taldeak, CIBERES taldeak eta EHUko ikertzaile batzuek bakterio espezie berria aurkitu dute: Nocardia […]
Ezjakintasunaren kartografia #106
Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Lekaleen Nazioarteko Urtea da 2016a eta horren aurrean José Vioscak honakoa planteatzen du: dakigunez Mediterranear dietak arrisku kardiobaskularrak gutxitzen ditu, ederto, baina zein da hori […]
Mary Wortley Montagu (1689-1762): Baztangaren kontrako metodoaren aldarria
Uxue Razkin Egiptoko XX. dinastiako laugarren faraoia izan zen Ramses V.a, eta jakin badakigu baztanga deituriko gaitz infekziosoak eragin zuela bere heriotza. Gaixotasun horren erakusle dira KV35 hilobiko bere momiak agerian uzten dituen orbanak, aurpegian eragin zizkion marka itsusi eta […]