Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia iraunkor bat da. Glutena jateak eragiten du, hau da, zereal batzuen irinak (batez ere, gari-irinak, baina baita ere zekalearenak eta garagarrarenak) dituen proteina batzuk. Gaixotasuna garatzeko, derrigorrezko faktoreak dira glutena eta gaixotasuna hartzeko joera genetikoa izatea […]
Zoriontasuna intereseko gaia da hainbat arloetan, baita ere ekonomian. Maite Ansa Ezeiza UPV/EHUko ekonomia-irakasleak eta ikertzaileak ekonomiaren hazkundeak gure zoriontasun-mailan eragina ote duen aztertu du, “Zoriontasuna, ekonomia zientziarako alderdi interesgarria” ikerketa-lanean. Emaitzen arabera, ekonomiaren hazkundeak badu eragina zoriontasun-mailan baina, ez […]
Olatuek zenbateko energia ekarriko duten aurreikusteko teknika bat garatu du UPV/EHUko EOLO ikerketa-taldeak. Honen bidez, uhinen indarra ordu batzuk lehenago iragartzeko bidea lortu dute random forests (ausazko basoak) deritzon teknikaz baliatuta. Itsas energiaren potentziala handia da, adituen iritziz, baina bide […]
Birikietako erresekzioa (organo zati bat edo osoa erauztea) ebakuntza mingarrienetako bat da. Honako ebakuntza kirurgikoetan, birikari airea ateratzen zaio, eta berriz sartzen, ebakuntza amaitu ondoren. Baina, organoak ez du arnas ahalmen osoa berreskuratzen eta horrez gain, interbentziorik izan ez duen […]
Irakurtzen ikasteko zailtasunak dituzte haur dislexioek, izan ere, dislexia duten haurrei asko kostatzen zaie hitz idatziei antzematea. Dislexiak ez du sendabiderik, baina tratamendu egoki eta goiztiar batek nabarmen hobetu dezake asaldura pairatzen dutenen irakurtzeko eta ulertzeko gaitasuna. Disfuntzio hau ikusmeneko […]
Garuna oso sistema dinamiko konplexua da. Alde batetik, substantzia grisa du eta, bestalde, substantzia zuria. Substantzia grisean egoten dira neuronak, alderdi sentsorialetatik eta garuneko beste alderdi batzuetatik datorren informazioa prozesatzen. Substantziak grisak dituen alderdiak zuntzen bidez elkarrekin lotzen ditu zuriak […]
Elikagai berriak probatzeko beldurrari edo probatu nahi ez izateari elikagai-neofobia esaten zaio. Elikagai berriak errefusatzeko jokaera arrunta da haurren garapenean, batez ere 2-3 urteko haurretan, eta bost urte ingururekin pasatu egiten da. Baina ohikoa izatera hel daiteke helduaroan ere. Honen […]
Diabetes mellitus gaixotasun kroniko bat da, eta odolean azukre maila (glukosa) altua izatearen ondorioz sortzen da. Bada, gutxi gorabehera, helduen heriotzen % 8,4 eragiten ditu mundu osoan. Diabetesa dutenek glukosa asko izaten dute odolean, pankreak ezin duelako intsulina nahikoa sortu […]
Adinean aurrera egin ahala oroimena galtzen goaz. Izan ere, heldu zaharren oroimena ez da heldu gazteena bezalakoa, baina hau ez da orain arte uste zen bezain txarra ere. Zaharrek gazteek baino xehetasun espezifiko gutxiago gogoratzen dituzte baina, oro har, batzuek […]
Gipuzkoako Deba ibarreko industrializazio prozesua Bilboko itsasadarraren inguruan jazotakoaren aldean desberdina dela baieztatu dute UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko Demografia Historikoa eta Historia Hiritarra Taldeko ikertzaileek. Gipuzkoako bost udalerri aztertu dituzte: Eibar, Arrasate, Bergara, Soraluze eta Oñati, Gipuzkoako gainerako herrietan gertatutakoa […]