Orain dela hogeita hamar urte, lehenengo aldiz ikusi zen planetaren iparraldeko poloa inguratzen zuen hexagono-formako egitura bitxi bat Saturnon. Eguzki Sistemaren planetetan ez da inoiz antzekorik ikusi, geometria oso erregularra baitu. Orain UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak hexagonoa aztertu eta neurtu […]
“Itsas mailaren jaitsierak ez zuen eragin berotegi-efektuko gasen emisiorik Paleozeno-Eozenoko Gailur Termikoan (PETM)”, adierazi du Victoriano Pujaltek, UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakasle eta lanaren ikertzaile nagusiak. Paleozeno-Eozenoko Gailur Termikoa (PETM) oso tenperatura altuko tarte labur bat izan zen (termino […]
Emetze-fenomenoa euskal kostaldean zabalduta dagoela berretsi dute UPV/EHUko ikertzaileek Gernikan, Arriluzen, Santurtzin, Plentzian, Ondarroan, Deban eta Pasaian, estuarioetako arrain arrek emetzearen zantzuak dituztela ikusi dute UPV/EHUko Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian taldeko kideek. Aurkikuntza Urdaibain egin zuten 2007/08 urteetan, eta orain […]
Haize-sorgailu txikiak oro har haize-baldintzak kaskarragoak diren eremuetan kokatzen dira. “Gaur egungo haize-sorgailuen kontrol-sistemak ez dira moldagarriak; alegia, algoritmoek ez dute ahalmenik ingurunean gertatzen diren egoera berrietara egokitzeko edo moldatzeko” adierazi du Iñigo Kortabarria UPV/EHUko APERT ikerketa-taldeko ikertzaileak. Horrenbestez, “egoera […]
XXI. mendeko klima simulatzen duten Zirkulazio Orokorraren Eredu Klimatikoak eta, beraz, gerta litezkeen klima-aldaketak aztertu ditu Iñigo Errastik bere doktorego tesian. Azterketarekin batera, eredu horien balidazio estatistikoa egin du, kontuan izanik berotegi efektuko zenbat gas igorriko litzatekeen atmosferara egoera desberdinetan […]
Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen dituen INMA proiektuaren barruan, aztertu dute zenbateko esposizioa izan duten tabako-kearekiko Asturiasko, Gipuzkoako, Sabadellgo eta Valentziako emakume haurdun ez-erretzaileek. Haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoko mediku-errebisioan jasotako gernu-laginak eta emakumeei egindako galdera-sortak hartu zituzten oinarri ikertzaileek tabakoarekiko esposizioa ezagutzeko […]
Karbonozko nanohodiek propietate mekaniko bikainak dituzte, oso erresistenteak eta zurrunak dira, eta, gainera elektrizitate-eroale onak dira. “Badute arazo bat, ordea; sakabanatu egiten dira, hau da, nekez nahasten dira polimeroekin”, adierazi du Iñaki Eguiazabal Polimeroen Teknologia taldeko kideak. Horregatik, funtsezkoa da […]
Melanoma tumore gaizto bat da, melanozitoak eraldatzean sortzen dena. Eguzki-erradiazioaren eragin kaltegarrietatik babesten gaituen melanina sintetizatzeaz arduratzen dira melanozito horiek. Azaleko minbizien artean hirugarren ohikoena da melanoma, baina heriotza-tasa handiena du, metastasiak eragiteko ahalmen handia duelako. Hori dela eta, “diagnostiko […]
Normala izan ohi da organismoaren barne-egoerak zentzumenen pertzepzioari eragitea eta, horrenbestez, portaera jakin bat eragitea. Prozesu horietatik, ezagunenetako bat hau dugu: goseak areagotu egiten du usaimena, elikagaiak bilatzen eta ahoratzen lagun diezagun. Alabaina, orain artean ez zegoen argi zer mekanismo […]
Koloneko minbizia tumore ohikoena da, EAEn urtero ia 1.800 kasu berri agertzen dira, eta eragin handiagoa du gizonengan emakumeengan baino. Urtero 800 pertsona inguru hiltzen dira gaixotasun honen ondorioz. Gaixotasuna agertzeko faktore erabakigarrietako bat adina da; diagnostikatzeko unean, batez besteko […]