Atalaren araberako artxiboa: Emakumeak zientzian

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Nonbait, irakasle baten eraginez hasi zen Fisika ikasten Estitxu Villamor. Haren hitzetan, “fisikarekiko pasioa kutsatu zigun, eta benetan gustuko nuen; horregatik erabaki nuen hori ikastea. Eta hasieratik piztu zitzaidan tesi bat egiteko gogoa eta ikertzeko jakin-mina”. Dioenez, laugarren mailan zegoela, Nanogunen praktikak egiteko aukera sortu zitzaion, udan: “Gustura ibili nintzen. Nanogune ireki berria zen, eta gero […]

Uxune Martinez “Semeak ezkon daitezela, baina nire alabek ikas dezatela” Francisco Barnes Salinas (1877-1947), II. Errepublikako Hezkuntza ministroa.
Francisco Barnes sevillarra institutuko Historiako katedraduna zen. Lau alaba izan zituen Dorotea Gonzalez madrildarrarekin: Dorotea, Adela, Petra eta Angela. Ideia liberalak zituen Barnes-Gonzalez bikoteak ikasteko grina piztu zien alabei. Laurak hartu zuten unibertsitateko bidea eta bakoitza jakintza-alor baten murgildu zen.
Zaharrenak, Doroteak, […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Uxoa Iñurrieta UPV/EHUko IXA taldeko ikertzaileak itzulpengintza ikasi zuen, eta, ikerketan aritzeaz gain, itzulpenak ere egiten ditu tarteka. Ikasketak bukatu baino lehen hasi zen itzultzaile-lanetan, baina argi zuen master bat ere egin nahi zuela. Orduan hurbildu zen informatikara. Eta, aitortu duenez, ez zaio damutu. Izan ere, teknologiaren munduak asko erakartzen du. “Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua da masterraren […]

Uxune Martinez Karmele Artetxe 1976. urtean jaio zen Zamudion. Historia ikasi zuen arkeologian aritu nahi zuelako. Behin ikasketak bukatuta arkeologiarantz bideratu zuen ikusmira eta lana. Arkeologo lez aritu zen baina esperientzia ez zen suertatu uste zuen bezala eta, Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle ordezkapen bat egin ondoren, sorrerako asmoa birbideratu zuen. Arkeologiatik at zeregina bazegoela ikusi zuen eta, haren esanetan, “bizitza […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Naiara Arrizabalaga Uriarte matematikariak onartu du ez dela ohikoena matematikaren alde egitea unibertsitateko ikasketak aukeratzean. “Baina niri beti gustatu zaizkit zientziak, eta ohartu nintzen, zientzia guztien atzean, matematika zegoela. Horrek atentzioa eman zidan”, azaldu du. Argi omen zuen ez zuela nahi ordenagailu aurrean egunean zortzi orduz egotea ekarriko liokeen lan bat. Gainera, matematikariei karrerari buruz galdetuta, ez […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Itziar Angulo Pita Seinalearen Tratamendua eta Irrati-komunikazioak taldeko ikertzailea da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Hala ere, aitortu digu inoiz ez zuela erabaki ikertzaile izatea: “Behin, taldeko nire irakasle batek esan zidan, ikertzen hasi nintzenean, epe baten ondoren uzteko asmoarekin hasi nintzela, baina, azkenean, nola jakin gabe ere, geratu egin nintzela. Bada, arrazoia zuen; hala izan zen. […]

Uxune Martinez 1906. urtean San Frantzisko hiria suntsitu zuen minutu bakarreko lurrikarak. Hau izan zen argazkiekin eta pelikulekin dokumentatu zen lehen fenomeno sismikoa. Sasoi hartan geologoek ez zekiten zein zen hauen oinarria. Izan ere, ez zekiten failak ziren lurrikaren oinarria edota hauen ondorio. San Frantziskoko lurrikara hura, besteak beste, baliagarria izan zen kontzientzia hartzeko eta egiaztatzeko Lurraren dardarak ez zuela […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Ana Bernal Chicok hasieratik nahi izan nuen ikasi Biokimika. Dioenez, laborategiko lana gustatzen zitzaiolako, “nahiz eta benetan ez nekien nolakoa zen lan hori”. Hala, senak aginduta sartu zen Biokimikan, eta ikerketa zer zen ezagutu zuenean, asmatu zuela jakin zuen: “Gustatu zitzaidan gauzak ukitzea, nahastea eta zerbait berria ateratzen dela ikustea. Hau da, lan egiteko modua gustatu zitzaidan, […]

Uxune Martinez Maria Gaetana Agnesi (1718-1799) matematikaria, hizkuntzalaria, teologoa eta filosofo italiarra Milanen jaio zen 1718ko maiatzaren 16an. Agnesiren izena geometria analitiko eta kalkulu-liburuetan agertzen da sarritan, beti “Agnesiren sorgina” izeneko kurbari esker eta baita ere, 1748an Instituzioni analítiche ad uso della gioventù italiana testu liburua argitaratzeagatik.
Kalkulu diferentziala eta integralei buruzko ideia berritzaileak jasotzen zituen lan aitzindariaren egilea izan […]

Uxune Martinez Savoiako Amadeo erregeak baimena eman zion 1872. urtean Maria Elena Maserari medikuntza ikasteko Bartzelonako Unibertsitatean. Bera izan zen, estatuko unibertsitate baten matrikulatu zen lehen emakumea. Matrikulatu bai, baina ezin izan zuen klaseetara joan lehen urteotan, ikasketak modu pribatuan gauzatzeko baimena eman baitzion bakarrik erregeak. Horrela hasten da medikuntzaren historian lehen emakume medikuen bidea.
XIX. mendearen amaieran eta […]