Baliteke aurrean dituzun aurpegiak ezagunak izatea edo agian ez. Zientzia asko duten emakumeen irudiak dira baina hauen izenak ez dira testuliburuetan azaltzen, eta zientziaren lorpenen ondoan ere ez. Ba al dakizu nortzuk diren? Egizu klik argazkietan, harrituko zaituzten istorioak aurkituko […]
Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Maialen Garmendia klima-aldaketari buruzko BC3 zentroko ikertzaileetako bat da. Bere lana oso gustukoa izateaz gain, aitortu du, BC3n hastera bultzatu zuen beste arrazoi nagusia Euskal Herrira itzultzea izan zela. Izan ere, tesia AZTI-Tecnalian egin ondoren, Pasaian, Bartzelonako […]
Uxune Martinez Cádizen jaio eta hazi zen. Ingurugiro Zientziak ikasi zituen haren herriko unibertsitatean eta oporraldietan hainbat borondatezko praktikak egin zituen ingurugiro alorrean. Boluntario sasoi bat Migres Fundazioan egin zuen, honek, hegaztien migrazioak aztertzea du helburu eta bertan piztu zitzaion […]
Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Saioa Alvarez Sabatel emultsioen gantza nola gutxitu ikertzen ari da AZTI-Tecnalian. Ikertzen ez ezik, egiten duen lana zabaltzen ere ahalegintzen da, eta arrakasta handiarekin egiten du, gainera. Horren adierazle da iazko Dance your PhD (Dantzatu zure tesia) […]
“Gure herriko emakumea irmoa da.” Luz Zalduegi Gabilondo Mallabia Bizkaiko herri txiki bat da. Durangaldean kokatzen da baina Gipuzkoarekin harreman sendoa du eta zerbitzu prestazioei dagokionez, Debabarrenan kokatua dago. Egun, 1.200 biztanle ditu, gutxi gorabehera, eta duela ehun urte ere […]
Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Fisika-ikasketen azken urteetan sortu zitzaion Irene Sendrari ikertzaile izateko gogoa. “Garai hartan egokitu zitzaizkidan irakasleak, irakasle onak ez ezik, ikertzaile ere baziren, eta haien lanak asko erakarri ninduen”, gogoratu du. Hala, Valentziako Unibertsitateko Fisikako bosgarren mailan, Astronomia […]
Magdalena Mouján Otaño Buenos Aireseko Pehuajó herrialdean jaio zen 1926. urtean. Pedro Mari Otaño bertsolariaren biloba zen. Etxean “beltxa” ezizena jarri zioten eta euskaraz hitz egiten zuen txikitan, haren amak irakatsita. Matematikan lizentziatu zen La Platako Unibertsitate Nazionalean eta 1950 […]
Uxune Martinez 2011. urteko lehen sei hilabeteetan Mercedes-Benz autoen markak haren historiako salmenta daturik hoberena izan zuen: 2.854 milioi irabazi zituen. Aurten, zenbakiak ez badira hain onak izan ere, aintzat hartzeko moduko kopurua eskuratu du, 2014ko lehen hiru hilabetetan: 1.183 […]
Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Enara Herran Martinez, Farmazian doktorea da. Madrilgo 12 de Octubre ospitaleko Neurozientzia Laborategian harrapatu dugu lanean. Berez, EHUko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Saileko ikertzailea da, eta Gasteizen aritzen da normalean, baina bolada luzeak egiten ditu Madrilgo laborategian […]
Uxune Martinez Naiara Rodriguez Ezpeleta Durangon jaio zen 1978. urtean. Gaztetik argi zuen biologia, albaitaritza edota zientziako arlo horietako zerbait ikasiko zuela. Animaliak gustuko ditu eta etxean txakur eder bi ditu. Baina jakin-mina gauza txiki-txikiek pizten diote, mikroorganismoek. Ikasten hasi […]