Atalaren araberako artxiboa: Kolaborazioak

Miren Mendia Aranguren Tambora sumendiko eztandaren 200. urteurrena. Azken bolada honetan gure Lurra, badirudi arreta eske ari zaigula sumendien erupzioekin eta lurrikarekin. Gertakari bi hauek dira, Lurraren barneko aldean sortzen diren fenomenoak. Guk ikusi eta senti ditzakegunak gertakari horien ondorioak dira.
Gaurkoan sumendiei buruz arituko gara. Gogoan ditugu Islandiako Bárðarbunga eta Eyjafjallajökull. Agertu den azkena Txileko Calbuco izan da. […]

Amaia Portugal Australiako ikertzaile batzuek antzinako perla natural bat aurkitu dute Kimberley erregioaren kostaldean dagoen aztarnategi batean. Aparteko aurkikuntza izaki, teknika berritzaileak baliatu behar izan dituzte pieza hondatu gabe eta laginik atera gabe datazioa egin ahal izateko.
2011n, arkeologo batzuk indusketak egiten ari ziren Australiako Kimberley erregioan, herrialdearen ipar-mendebaldean. Zehazki, Brremangurey izeneko itsasertzeko harpe bat ari ziren ikertzen, besteak […]

Javier Duoandikoetxea Berriro gertatu zait. Telefono bat markatu dut eta beste aldeko ahotsak berehala salatu du zerbait oker egin dudala, ez zela hori markatu behar nuen zenbakia. Egiaztatzeko eskatu diot, ea zenbakia txarto hartuta ote nuen, baina ez, neurea izan da okerra: 5 sakatu behar nuen lekuan, 6 sakatu omen dut. Zergatik ez dute telefono-zenbakiek erroreak antzemateko koderik?
Aspalditik erabiltzen […]

Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea “Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria” izenburua­rekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Lan hauen oinarria izan da Santa Maria Katedraleko hainbat indusketa-lan, eta hauei esker Gasteizko hiriaren hastapenak ezagutzeko aukera izan dugu.
Duela hainbat […]

Amaia Portugal Guztira 188 herrialdetako datuak bilduta, azken hogei urteotan minbiziek munduan zer bilakaera izan duten aztertu dute ikertzaile batzuek. Gaitz honek duen inpaktua gero eta handiagoa da, herrialde garatuetan zein garabidean daudenetan. 2013an, biriketako minbiziak eragin zituen kasu berri gehien.
Munduko Bankuaren aginduz, 1990ean Gaitzaren Zama Globala (GBD, Global Burden of Disease) izeneko ikerketa jarri zen abian, […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate Minutu batek ez ditu beti 60 segundo. Noizean behin segundo bat gehitu behar diogu gure erlojuari, ematen duen ordua denbora astronomikoarekin doitzeko. Honen arrazoia ulertzeko, lehendabizi jakin behar dugu Lurrak modu egonkor baina ez guztiz konstantean errotatzen duela bere buruaren inguruan eta Eguzkiaren inguruan. Ilargiaren Marea-indarrengatik, plaka tektonikoen mugimenduengatik eta beste zenbait faktorerengatik, Lurrak […]

Amaia Portugal Organovo enpresa estatubatuarrak eta L’Oreal etxeak akordio bat sinatu dute, hiru dimentsiodun bioinprimagailu batekin giza azala imitatzen duten ehunak ekoizteko. Produktu kosmetikoak modu eraginkorrean testatzeko aukera ematen du teknika honek, animaliarik erabili gabe.
Duela oso urte gutxi, ezagutu ere ez genituen egiten hiru dimentsiodun inprimagailuak, eta dagoeneko, haien potentzialtasunak agorrezina dirudi. Medikuntzan ere askotariko aplikazioak dituzte: zenbait […]

Luis Pastor Hizkuntza komunikatzeko daukagun gaitasun biologikoa da eta gainerako gaitasun biologikoek bezala eboluzionatu du gizadiaren baitan. Hizkuntza haurrengan berez garatzen da, modu oharkabean eta inolako irakaspen formalik gabe. Hala da hizkuntza berezko gaitasuna delako, hau da, genetikoa da. Beraz, giza eboluzioaren uneren batean garatu eta gure geneetan barneratu zen.
Askok jakin nahi izan dute noiz, nola eta zergatik sortu […]

Xabier Díaz Silvestre Bi urtero mikroprozesadore txipak bi aldiz txikitzeko gai izango garela agintzen duen legea behin baino gehiagotan hilzorian dagoela zabaldu den arren, ikertzaileek lege honen heriotza saihesteko bidea topatu dute. Oraingoan, badirudi muga teknologikoa baino fisikoa dela, eta gehienen ustez silizioan oinarritutako teknologia gainditu eta beste bide batzuk topa beharko ditugu gaixo hau osatzeko. 1965. urteko apirilaren 19an, […]

Amaia Portugal Egunotan Pint of Science ekimena dago martxan Donostia eta Iruñeko zenbait tabernatan. Astelehenean, esaterako, irakurketa prozesuaz eta garunaren plastikotasunaz jardun zuten Clara Martin eta Marie Lallier BCBLko ikertzaileek, entzuleek garagardoak edan bitartean.
Astelehenak egun lasaiak izan ohi dira Donostiako tabernetan; askok huraxe izaten dute asteko atseden eguna, ziurrenik irekita ere bezero gutxi izango dutelakoan. Horregatik, pasa den […]