Juanma Gallego Fauna sorta zabala biltzen da hirietan, askotan horren jakitun ez garen arren. 2020ko udaberriko konfinamenduan gaia hedabideetara eta sareetara igaro da, baina presentzia hori aspaldikoa dela gogoratu du Juan Ignacio Perez Iglesias biologoak. Gora eta behera dabil gaur […]
Oro har, dirua ez da mikroorganismoen hazkuntzarako leku aproposa, baina, hala ere, batzuk gai dira txanpon eta billeteetan bizirauteko. 2017. urtean PLOS ONE aldizkarian argitaratutako ikerketa baten emaitzen arabera, New York hiriko dolar bateko billeteetan ehunaka mikroorganismo desberdin aurkitu zituzten […]
Eredu matematikoak Eredu matematiko batek tresna matematikoak erabiltzen ditu bizitza errealeko fenomeno bat era abstraktu eta sinplifikatuan aztertzeko. Horretarako, fenomenoan agertzen diren magnitudeen arteko erlazioak formulazio matematiko baten bidez azaldu behar dira. Eredu matematikoen erabilera eta arrakasta desberdina da zientzia […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Mundu osoko milaka hiri mapa aztertu dituzte, hirien barne konektibitatea eta herrialde batzuen eta besteen konektibitatearen arteko aldeak ebaluatzeko. Horretarako, Open Street Map sarbide libreko proiektuak biltzen dituen mapak erabili dituzte. Mapen bidez zenbait ezaugarri kuantifikatu […]
Juanma Gallego Otsoak Yellowstoneko parkean sartu izanagatik, bertako ekosistemetan eragindako beste ondorio bat berretsi dute ikertzaileek: harrapakariek belarjaleen populazioen gainean egiten duten kontrolari esker, bertako zuhaitz zaurgarriak berreskuratzen ari dira. Zientzia harrigarria da ekologia, baina baita eremu labainkorra ere: ekologoek […]
Gorka Larrinaga Pandemiak XXI. mendeko mehatxu nagusien artean kokatuta daudela askotan irakurri eta entzun dugun arren, onartu beharrekoa da hiritar gehienok, osasun munduan lan egiten dugunok barne, ez genuela espero neurri honetako osasun-krisi bat. Munduko potentzia handienen egitura sozial, ekonomiko […]
William Halsted medikuak sustatu zuen eskularruen erabilera ebakuntza-geletan XIX. mende amaieran. 1913an Halstedek berak idatzitako artikulu batean azaltzen du ebakuntza-gelako erizain nagusiak, Caroline Hamptonek, dermatitisa zeukala eskuetan antiseptiko moduan erabiltzen ziren merkurio kloruro edo fenol disoluzioen eraginez. Hampton oso trebea […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Greziarrek miltos deitzen zioten okre gorriaren barietateari propietate bikainak egozten zizkioten antzinate klasikoan, eta, ondorioz, oso preziatua zen. Itsasontziak egoera onean mantentzeko pigmentu gisa, nekazaritzan, kosmetikan eta baita medikuntzan ere erabiltzen zen. Miltos-a goethita (burdina oxido-hidroxidoaren […]
Juanma Gallego Txinpantzeen bokalizazioei erreparatuta, ikertzaileek ikusi dute giza hizkuntzetan erabiltzen den frekuentzia berdinean mugitzen dutela ahoa. Proposatu dutenez, ezaugarri hau mintzamenaren eboluzioaren abiapuntuan egon daiteke. Iraganari begira jartzen garenean, argitzeko dagoen misterio handienetakoa da mintzamenaren agerpena. Espezialitatearen arabera bideratu […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Simone Eizagirre Bakerrek Cambridgen egon beharko luke, doktoretza egiteko presatzen, baina COVID-19a dela eta hartutako neurriek Errenterian geratzera behartu dute. Itxialdiak une egokian harrapatu du, dena den, eta ez du dena bertan behera utzi beharrik […]