Galileok Aristotelesek ezarritako hainbat ideia eta uste baliogabetu zituen fisikaren eta astronomiaren ingurukoak, besteak beste, zerua aldagaitza zenaren ustea. Teleskopio bat eraiki zuen eta Ilargiaren behaketak egin zituen, bai eta Eguzki-sistemako planeta batzuenak ere. Hala ondorioztatu zuen Ilargiak mendiak zituela […]
Antonio Fraguas “Forges” umorista grafikoak behin eta berriz islatu zituen bere binetetan klima-aldaketa, Higgsen bosoiaren aurkikuntza edo biodibertsitatearen galera. Gai horiek sarritan landu zituen zientziarako baliabide gehiago eskatzen zituen bitartean. Lan horietako askok osatzen dute “Zientzia Forgesen arabera” erakusketa, Bilboko […]
Haren aurkikuntzarik nabarmenenak hauek dira: lehen aldiz zuzen identifikatzen den iktiosauro hezurdura lehena, aurkitutako lehen bi plesiosauroak eta Alemaniatik kanpo aurkitutako lehen pterosauro eta beste arrain garrantzitsuen fosil batzuk. Hala ere, Anning emakumea zenez eta bere familia klase apalekoa, traba […]
Ikertzaileek prozesu zehatz bat aztertu nahi zuten, beren susmoz, bizidunak genetikoki eraldatzea eragin zezakeena, edo beste modu batera esanda, eboluzionatzea bultzatu zezakeena. Lanak agerian utzi du munduan zeharreko hainbat hiritan bizi diren hirusta zuriko indibiduoek antzekotasun gehiago dutela beraien artean […]
“Zenbakien liluratzaile honek haren aztikeria bota du zientziaren artean abstraktuena denaren gain, eta gizon adimentsu gutxik (gure herrialdean behintzat) haren gainean eragin zezaketen indarrarekin baino gogorrago heldu dio.” 1843-IX-9: Charles Babbagek Michael Faradayri idatzitako gutuneko esaldi bat. Ada jakin-minez betetako […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Birus bat kutsatutako organismoaren zeluletan sartzen denean, zelula horien makineria baliatzen du bere material genetikoa –DNA edo RNA– erreplikatu eta, horrela, han barruan bilduta dituen instrukzioei jarraituz, jatorrizkoaren milaka kopia sortzeko. Prozesu horretan akatsak –mutazioak– gerta […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak lehen hamarkada bete du 2020. urtearen amaiera aldera. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) Kultura Sailaren arteko akordio bati esker sortu zen. Katedraren sorrera arrazoitzeko unibertsitateko […]
Juan Ignacio Perez Iglesias Charles Darwinek pentsatzen zuen gaur egungo oilarrak Asiako hego-ekialdeko oihanetako espezie tropikal baten ondorengoak zirela, Gallus gallus oilar gorri basatiarenak. Antza handia daukate eta hibridatu ere egiten dira. Espezie horrek bost azpiespezie basati dauzka, Indonesiako oihanetatik […]
Paumaren isatsa, beste ezaugarri asko bezala –gehienetan, maskulinoak–, ugalketa bikotekideek –oro har, emeek– aukeratu izan dutelako garatu da animalien munduan. Nolakotasun horiek oztopo dira arraren biziraupenerako eta ugalketa ahalmenerako, eta, horregatik, halako ezaugarriak dituzten banakoek osasun eta forma fisiko bikaina […]
Jaiotako herrian eman zuen bizia. Garai hartan nahaste eta gatazka ugari zeuden Alexandrian baina horrek ez zuen beldurtu eta bere ezagutza eta jakinduria ikasleei transmitituz gain, besteen zerbitzura ere jarri zituen. Ospe handiko irakaslea izan zen eskola neoplatonikoan, eta bera […]