Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Duela 155 urte, 1859ko azaroaren 24an Charles Darwinek “Espezieen jatorriaz” liburua argitaratu zuen eta Koldo Garcia biologoak gogorarazi digu Edonola blogean. Koldok kontatzen digu liburu horrek iraultza bat hasi zuela […]
Uxune Martinez Naiara Rodriguez Ezpeleta Durangon jaio zen 1978. urtean. Gaztetik argi zuen biologia, albaitaritza edota zientziako arlo horietako zerbait ikasiko zuela. Animaliak gustuko ditu eta etxean txakur eder bi ditu. Baina jakin-mina gauza txiki-txikiek pizten diote, mikroorganismoek. Ikasten hasi […]
Asteon Mapping Ignorance blogean osasunaz, bizitzaz eta heriotzaz (edo heriotzaren ezaz) jardun dute. Denok entzun dugu zer nolako onurak dituen dieta mediterraneoak gure osasunean. Hala ere, orain hasi gara ezagutzen benetan zer duen dieta horrek hain onuragarria izateko. Onura dakarren […]
Zientzialari 16 – Unai Ugalde from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Izaki bizidun ezberdinek elkarren artean komunikatzeko duten gaitasunaz hitz egiten denean, gutxitan aipatzen da landareak, mikroorganismoak eta baita zelulak ere hainbat tresnaz baliatzen direla elkarrekin eta haien inguruarekin komunikatzeko […]
Javier San Martín Zientzia Fikzioaren eldarnioetako bat izan da gorputz bizien barruan espazio-ontzi txikerretan bidaiatzea. Izan ere, kanpoko espazioaren antzerako guda-leku bihurtu nahi izan zuten giza gorputzen barrua, gerra hotzean, Otto Klementek eta Jerome Bixbyk proposatu zuten hori gidoi batean […]
Peru S. Gamarra Hipocrates karrikan gaude, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Egun lasaia dela dirudi, ikasle gutxi ikusten baititugu bertan –azterketa garaia da-, eta ordenagailua eta grabadora eskuan ditugula ‘0P3’ bulegoaren bila hasten gara. Korridoreetan zehar doktoregaiak eta irakasleak besterik […]
Amaia Portugal Iazko urritik, gure erraiak erakusgai daude Donostiako Eureka! Museoan. Hau ez da gore film bat, ez eta zientzia fikzioa ere: plastinazioa da, eta hari esker, animalien eta gorpua zientziari eman dioten gizakien benetako organoen bilduma bat osatu dute […]
Amaia Portugal Andrew Wakefield doktoreak 1998an argitaratu zuen artikulu batek aztoramen handia eragin zuen, haurrei eman ohi zaien txerto hirukoitz birikoa autismoarekin lotu baitzuen. Adituek laster ikusi zuten artikuluak akatsak zituela, eta hura argitaratu zuen The Lancet aldizkariak ere baztertu […]
Zeri buruz hitz egin da sarean asteon? Interneten euskaraz argitaratu diren zientzia-gaiak errepasatu ditugu eta hementxe dituzue laburbilduta. Hainbat gai jorratu dira egunotan: Prestige ontziaren istripua, Lekeitioko Lumentza kobazuloan aurkitutako pinturak, genetika-gaiak nola tratatzen diren telesailetan… . Eman diezaiogun begirada […]
Ikerketa batek albo batera utzi du hipotesi bat, zeinak baitio itsas mailaren jaitsierak eragin zuela berotze global hori Egungo berotze globalak biziagotu egin du komunitate zientifikoak erregistro geologikoei buruz duen interesa, erregistro horiek informazio garrantzitsuaren fitxategia baitira garai bateko aldaketa […]