Archivo de Etiquetas:: animaliak

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Maddi Arzaki etxetik datorkio zaletasuna. Aitortzen duenez, ama oso naturazalea du, eta mendira joaten zirenean, gustuko zuen naturari buruzko azalpenak ematea. Hori aintzat hartuta, ez da harritzekoa Biologia aukeratu izana unibertsitate-ikasketak egiteko garaian.
“Ikasgaien artean botanika genuen, eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Hortik abiatuta, gauza desberdinak ikusten eta ikasten joan naiz, laborategi batetik bestera pasatzen eta […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Buffon naturazale handiak idatzi zuen tukanen mokoak, hain handiak izaki, munstro-luzakinak direla. Darwinek uste zuen hautespen sexualaren emaitza zirela, baina Darwinena ez da mokoaren tamainaren zergatia azaltzeko proposatu izan den hipotesi bakarra. 2009ko uztailean G. J. Tattersall-ek eta lankideek, tukanaren mokoaren zereginari buruzko artikulu bat argitaratu zuten Science […]

Amaia Portugal Europa, Asia eta Afrikako zenbait hegazti populazioren migrazio ibilbidea aztertu dute nazioarteko ikerketa batean. Zikoina batzuek ez dute Sahara zeharkatzen dagoeneko; neguan hegoaldera mugitu beharrik gabe, gizakiek sortutako zabortegi eta arrain haztegietan aurkitzen dute jatekoa.
Blog honetan makina bat aldiz idatzi dugu gizakiak planetan eragindako inpaktuari buruz: ozeanoak, tenperaturak, El Niño bezalako fenomenoak… Bada, zikoina […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Harrigarria bada ere, elefanteak ez dira beroa barreiatzeko belarriak erabiltzen dituzten animalia bakarrak. Arizonako basamortuan bizi den Lepus generoko erbiak, beste erbiek bezala, belarri luzeak ditu, oso luzeak. Eta elefanteak egiten duen legez, beroa galtzeko erabiltzen ditu. Izan ere, odol-hodien dentsitatea oso handia da Lepus horren belarrietan: arrosa […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Ezaguna da belarriek oso zeregin garrantzitsua betetzen dutela elefanteen gorputz-tenperaturaren erregulazioan. Bero asko barreiatzen dute elefanteek belarrietatik; izan ere, odol-hodiez josita dituzte belarriak, odolaren bitartez ateratzen baita barruko beroa azalera, kasu honetan belarrietaraino.
Egia esan, elefante guztiak ez dira berdinak belarrien handitasunari dagokionez. Loxodonta africana-k bai, oso handiak ditu belarriak, […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Orein jauzilaria (Antidorcas marsupialis) eta elur-oreina (Rangifer tarandus) belarjale hausnarkariak dira. Ezaugarri anatomikoei dagokienez, ez dira oso desberdinak.
Orein jauzilariak ez du ia larru azpiko gantzik eta ilaje mehea du. Elur-oreinak, berriz, larru azpiko gantz-geruza eta ilaje lodiak ditu. Afrikako sabanan bizi da lehena eta askotan […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Animalia gehienen gorputz-tenperatura kanpoko tenperaturarekin aldatzen da. Askotan, tenperatura bera dute animaliek eta haien inguruak. Poikilotermo deritze animalia horiei. Horrek sekulako eragina izan dezake animalien funtzionamenduan, tenperaturaren menpe egon baitaiteke animalia horien jarduera.
Hala ere, tenperaturaren eraginarekiko menpekotasun hori leundu egin dezakete animalia batzuek. Oinarri molekular edo entzimatikoa duten […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Beroak eta hotzak animaliak hil ditzakete. Izan ere, tenperatura da bizitzaren baldintzatzaile nagusietako bat eta eragile fisiko horren menpe dago espezie askoren banaketa. Egia da muturreko tenperaturak jasan ditzaketen forma edo egoera bereziak dituztela zenbait animaliak. Baina egoera berezi horiek ez dira bizimodu arruntarekin bateragarriak. Izan ere, ingurune-tenperaturak mutur-muturrekoak badira ezin […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Tamainak badu garrantzia
———————————————————————————————————–
Odol beroko animaliarik txikiena Kuban bizi da, eta ez da satitsu etruskoa: erle-kolibria da. Mellisuga helenae du zientzia-izena eta “pájaro mosca” edo “zunzuncito” esaten diote gaztelaniaz. Haren masa 2 g baino pixka bat gutxiagokoa da eta bizi den habiako diametroak 3 cm baino ez ditu. Erle-kolibria […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Tamainak badu garrantzia
———————————————————————————————————–
Inoiz txori bat esku artean hartu baduzu, irakurle, konturatuko zinen txoriaren bihotz-taupada oso azkarra dela, maiztasun handiz uzkurtzen baita txori baten bihotza. Esku artean egonik, txoria ez dago egon litekeen egoerarik lasaigarrienean, eta beraz, ulergarria da ohi baino arinago uzkurtzea haren bihotza. Hala ere, txoriaren beldurra edo urduritasuna […]