Archivo de Etiquetas:: artikuluen bilduma

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

Astea Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako Nobel sarien iragarpenarekin hasi dugu eta Berriak zein Elhuyar aldizkariak honen berri eman digute.
Garuneko posizionamendu sistemaren parte diren zelulen gainean egindako aurkikuntzengatik Medikuntzako Nobel sariarekin saritu dituzte John O’Keef neurofisiologoa eta, May-Britt Moser eta Edvard Moser neuropsikologak. Berrian kontatzen digute: Orientatzen laguntzen […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Geneak dira Koldo Garcia biologoaren ikerketako objektu. Edonola blogean asteon, giza populazioaren genoma aztertzen dituen HapMap eta 1000 Genomes bezalako egitasmoen garrantziaz hitz egiten digu. Hauek baliagarriak dira, beste gauza askoren artean, genomaren eskualdeak belaunaldiz-belaunaldi populazio batean nola transmititzen diren ikasteko eta ulertzeko: Geneak eskua emanda doazenean.
Itziar Garate […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Udazkenean sartu garenez, logikoa dirudi ez dugula jada beroaren eraginez izerdi gehiegirik botako. Izerditzea, giza gorputzak tenperatura erregulatzeko duen sistema da. Baina pertsona askorentzat arazo bat da, batez ere termometroa 30 ºC-tik gora igotzen denean, gehiago izerditzen baikara. Jabier Agirrek Argia aldizkarian izerdi gehiegi botatzen dugunean zer egin […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Begoña Calvok, UPV/EHUko Farmazia Katedradunak, UPV/EHUko Farmazia Teknologia Arloko PharmaNanoGene taldea zuzentzen du. Taldea 2006an hasi zen botika bioantzekoen arloa ikertzen. Bioantzekoak jatorriz oso garestiak diren hainbat botika bioteknologikoen kopia merkeagoak dira. Finean, botika biologikoak dira baina urriak dira oraindik. Arantxa Iraola kazetariak Begoña Calvo elkarrizketatu du Berrian […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

Esaera zahar batek dio “dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen”. Hori berori oinarritzat hartuta dute Kaliforniako Death Valley haraneko Racetrack Playa lakuko harriek. Lakua lehortzerakoan harriek hainbat metroko bidaia egiten dute, arrasto garbiak utziz. Inork ez zekien zelan lortzen zuten mugitzea baina Joxerra Aizpuruak kontatzen digu Argia aldizkarian, […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Konpost-gailuan sagua aurkituz gero, Jon Ander Galarraga biologoaren ustez, akabo konpostaje prozesua. Zer nolako eragina dute saguek konpostaje prozesuan? Zer egin antzematen baditugu? Erantzunak Konpostazank! blogean: Konposteko xomorroak: xaguak.
Ikerketa… “aspergarri” baten berri ematen digu Eider Cartonek Elhuyar aldizkarian. Inoiz inork mugitzen ikusi ez dituen harriak, […]

Oporretan izan garen tartean Interneten hainbat zientzia-gaia jorratu dira. Egunean jartzeko, sarean argitaratu diren artikuluen bildumatxoa gauzatu dugu. Egunean jartzeko modu arina eta erraza. Begirada bat emango diogu?
Badira oporretan hondartzara doazenak, mendira edo etxaldean gelditzen direnak, baina gehienok eguzkitan jartzen gara une baten edo bestean. Koldo Garcia biologoak gure azaleko kolorea aldarazten duen molekulari erreparatu zion, melaninari. Eguzkia hartzeak […]

Oporren usaina badago ere, asteon Interneten jorratu dira zientzia-gaiak. Hona hauen bildumatxoa. Begirada bat emango diogu?
Elhuyar aldizkarian hainbat gai izan dituzte hizpide. Klima-aldaketak espezien kokapenari eta populazioari eragiten dizkion aldaketak ikertzen duen nazioarteko ikerketa-talde baten lanari erreparatu diote aldizkarian. Zehazki Antartikako pinguino enperadore kolonien populazioari nola eragiten dion kontatu digute Pinguino enperadorearen koloniak: aurreikuspen ezkorrak artikuluan.
Horrez gain, Eider […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien bilduma. Begirada bat emango diogu?

Ozeanoak plastikoz beteta daude. Malaspina itsas-espedizioak ur azalean dagoen plastiko kopurua kalkulatu du eta emandako datuen arabera, 1970tik aurrera itsasora bota den milioi bat tonatik egun, 7.000 eta 35.000 tona artekoa da guztira ur azalean metatuta dagoen kopurua. Dirudienez, milioi bat tona horretatik falta dena itsas hondora joan da […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien bilduma. Begirada bat emango diogu?

Bakterio batzuek antibiotikoekiko erresistentzia garatu dute, eta, ondorioz bakterio horiek tratatzeko beste bide batzuk jorratu behar dira. Horretan dihardu Haritz Sardon kimikaria Polymat Institutuan, bide berriak aztertzen. Ikerlariak haren lanean ikusi duenez, material polimerikoek eraso diezaiekete bakterioei beste modu batean. Amaia Portugal kazetariak hitz egin du berarekin […]