Uribarri Goikuria, Erlantz Lizundia Polimero biodegradagarrien inguruan interes handia dago eta ikerketa zabala gauzatzen ari da azken urteotan, besteak beste ingurumenarentzat kaltegarriak diren polimero eta plastiko arrunten ordezkatzeari begira. Polimero biodegradagarrien artean, biopolimeroak garatzeko orduan aukera desberdinak daude oinarrizko material […]
Leire Gartzia-Rivero, David Martinez eta Jorge Bañuelos Zientzialariek askotan naturan bertan aurkitzen dute inspirazioa aurrerakuntza zientifikoak sustatzeko. Honen adibide nabaria da fotosintesian jarritako arreta berezia, eguzki-argia eraginkortasunez xurgatu eta energia kimikoan eraldatzeko gai den prozesu konplexua. Lan honen helburua fotosintesian […]
Andoni Zabala-Lekuona Gaur egungo gizarteak gero eta informazio gehiago gordetzeko beharra eta nahia du. Paperean inprimatutako liburuak, musika, posta, argazkiak, egunkariko artikuluak eta abar luze bat ordenagailuan egotera pasa dira orain, baina horretarako memoria, edo beste hitzetan, gigabyteak (GB) behar […]
Alaitz Etxabide, Jone Uranga, Pedro Guerrero, Koro de la Caba Plastiko sintetikoen erabilera masiboarengatik eta haien zabor-tratamendu ez eraginkorrengatik ingurumenean eragindako kalteek jasangarriagoak diren iturrien erabilera bultzatzeko ordezko materialen garapena sustatzea eragin dute. Azkeneko urteotan, naturatik lortu daitezkeen berriztagarriak nahiz […]
Rebeca Sola-Llano eta Antonio Veloso Gaur egun arte luze ikertu izan da minbiziaren aurkako tratamendu berri eta hobetuen inguruan. Zentzu honetan, terapia fotodinamikoa estrategia erakargarria dirudi, argia dela medio tumore-zelulak era hautakorrean hiltzeko bidea izan daitekeelako. Terapia fotodinamiko honetan, fotosentikortzaile […]
Leire Borrega, Miquell Saumell, Amaia Isasti, Xabier Aretxabala, Imanol Gonzalez-Burguera, Maider López de Jesús, Gontzal Garcia del Caño, Joan Sallés, Sergio Barrondo Ketaminak erakutsitako eragin antidepresibo azkarrek eta iraunkorrek goitik behera aldatu dute farmako antidepresibo berrien ikerkuntza. Izan ere, ketaminaren […]
Izaskun Alvarez Meaza, Enara Zarrabeitia Bilbao, Itziar Martinez de Alegria Mancisidor, Itsaso Otaño Michelena Medikuntza aplikazioetara bideratutako fabrikazio gehigarriak (MABIFAG) osasun-industria erabat eraldatzeko gaitasuna dauka, eta horrek zientzia eta teknologia munduan hazkunde nabari bat egotera eraman du. Additive manufacturing edo […]
Ibon Santiago Tolestu, itsatsi eta mugitu: DNA Origami bidezko nano-egituren auto-antolakuntza. DNA garrantzi biologiko handiko molekula da, honek gordetzen baitu proteinak sortzeko beharrezkoa den informazio genetikoa. Azken urteotan ingeniaritza genetikoan aurrerapauso handiak eman dira. CRISPR/Cas9 bezalako teknologiei esker, genoma editatzea […]
Naroa Kajarabille, Alfredo Fernández-Quintela, María Puy Portillo Kate luzeko omega-3 gantz-azido poliasegabeak, azido eikosapentaenoikoa (EPA) eta azido dokosahexaenoikoa (DHA) kasu, garrantzi handikoak dira gizakiaren osasunerako. Haien eraginkortasuna zenbait gaixotasunen tratamenduaren kasuan frogatu da, baita zenbait gaixotasun ekiditeko ere: gaixotasun kardiobaskularrak […]
Matxalen Etxebarria Mallea, Lauren Etxepare Igiñiz, Margarita de Luxán García de Diego Energia-oreka eta eraginkortasun higrotermikoko estrategia pasiboak ditu ezaugarri arkitektura tradizionalak. Izan ere, tokiko ingurumen-baldintzen eta eraikinaren eraikuntza-ezaugarrien arteko interakzioa gertatzen da bere barnean. Honela, beraz, euskal landa-arkitektura tradizionalaren […]