estratigrafia
Etiketen artxiboa 14 artikulu
Eusko Kantauriar arroko Kretazeo Ertaineko arroka sedimentarioak interes handikoak dira, bat egin baitzuten Bizkaiko Golkoaren irekierarekin eta bertan gertatu ziren zenbait prozesu garrantzitsuekin. Izan ere, Kretazeo Ertainean, lurra zabaldu eta mehetu zenean, lurrazpiko magma gora joan zen eta lurrazaleko sedimentuetan […]
Oier Suarez: “Europa osoan ez dago Bardeetan dagoen bezain erregistro fosil hain ona eta jarraia” #Zientzialari (117)
Antzinako gizaki bizidunek utzitako aztarnak aztertzen ditu paleontologiak, hain zuzen ere, eremu jakin bateko fosilak. Miozeno garaiko fosilak ardatz hartuta informazio ugari lor daiteke gaur egun; hala nola, arroken adina zein den jakin daiteke, baita iraganeko klima eta ingurunea nolakoa […]
Parke Kretazeoa
Mikel López-Horgue Zenbait zinema-ekoizpeni esker, oso ezaguna dugu egun gure planetaren historiaren zati bat. Hain zuzen ere orain dela 201 eta 145 milioi urte (ma) bitartekoa: Jurasiko Periodoa. Honek hedapen mediatiko izugarria izan du azken urteotan eta denok atseginez ikusgai […]
Lurraren egutegiko estratotipo globalak Euskokantauriar eskualdean
Aitor Payros Xabier Letek zioen bezala, gizakiak badu bere ingurua menperatzeko premia, baina oraingoz gizakiak denbora menperatu ezin izan badu ere, kontrolpean izateko modu bat da denbora neurtzea eta sailkatzea. Horrela, gure bizitzaren denbora eta gure arbasoen bizitzen denbora neurtzeko […]
Ainara Badiola: “Fosilak aztertuz iraganeko biosferaren berri izan dezakegu” #Zientzialari (104)
Kretazeo eta paleozeno garaien arteko mugan dinosauroen desagerpena eman zen. Iraungitze horrek beste animalia mota batzuen bilakaera eta zabalkundea ekarri zuen Eozeno garaian, batez ere ugaztunenak. Baina, nola jakin genezake zer gertatu zen Lurrean duela 66 milioi urte? Besteak beste […]
Arantxa Bodego: “Euskokantauriar arroko rifta duela 250 milioi urte inguru sortu zen” #Zientzialari (89)
Riftak plaken tektonikaren ondorioz sortzen diren arro sedimentarioak dira. Jarduera sismiko eta bolkaniko handia duten sakonune hauei esker lurrazalean gertatzen diren hedapen eta mugimenduen inguruko informazioa lor daiteke. Gaur egun Euskokantauriar arroan eta Bizkaiko Golkoan azaleratzen diren arroka asko duela […]
Nukleo eta mantuaren arteko muga: ilun zegoena argitzean…
Arturo Apraiz Nukleo eta mantuaren arteko muga (CMB; Core-Mantle Boundary) gure planetaren barnean dagoen mugarik nabarmenena da. Izan ere, mugaren alde batera eta bestera dauden konposizio-aldaketak eta materialen propietate fisikoak askoz desberdinagoak dira, Lur solidoaren eta atmosferaren edo hidrosferaren artean […]
Historiaren gordailu bitxiak, hondar zementatuzko formazioak
Beachrockak eremu tropikaletako kostaldeetan aurkitzen diren arroka sedimentario bereziak dira. Arroka hauek legar sedimentuz, hareaz eta karbonato mineralez osatutako nahasketak dira eta, horrez gain, koral eta maskor zatiak izaten dituzte sarritan. Beste lurralde batzuetan ohikoak badira ere, Bizkaiko kostaldean ere […]
Industrian aitzindari, kutsaduran ere bai
Amaia Portugal Gizakiak inoiz kutsatutako lehen ibaia identifikatu dutela uste dute Kanadako ikertzaile batzuek. Jordanian gertatu zen, orain dela zazpi mila urte, kobrearen erauzketaren ondorioz. Konbustio bidez ateratzen zuten metala, eta ingurunean zein bertako herritarren osasunean kalte handiak eragin zituen […]
Padurak, itsas mailaren igoeraren zaindari
Itsas ondoan kokatzen diren zingira hauek itsas mailaren igoerari aurre egiteko oztopo naturalak dira baina asko galdu egin dira nekazaritzarako lur eremuak sortzeko. Euskal Herriko Unibertsitateko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko ikertzaileek egindako ikerketa batek ondorioztatu du galdutako padurak denbora tarte […]