Archivo de Etiquetas:: ingeniaritza

Jokin Altzibar, Edorta Ibarra, Jon Andreu, Jose Ignacio Garate eta Iñigo Kortabarria Gaur egun, aurrezte energetikoa eta ingurumen-arrazoiak direla eta, ibilgailu elektriko eta hibridoen arrakasta areagotuz doa.

Energia-kontsumoaren mailak gizartearen bilakaera eta ongizatea neurtzea ahalbidetzen du. Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, munduko energiaren kontsumoa % 56 haziko da 2010-2040 tartean. Energia-iturri tradizionalak mugatuak dira, eta beraz, eskari hori ezin izango […]

Amaia Portugal Michigango Unibertsitateko zenbait ikertzailek M3 delakoa sortu dute, milimetro kubiko bat inguru duen mikro ordenagailua. Tenperatura eta presio sentsoreak dauzka eta irudiak ateratzeko ahalmena du, eta energia fotovoltaikoaren bitartez funtzionatzen du. Aplikazio interesgarriak izan ditzake biomedikuntzaren alorrean.
Zerk definitzen du ordenagailu bat? Lehen kolpean dokumentuak idazteko, argazkiak gordetzeko edo sarean nabigatzeko balio duen euskarri bat irudikatuko genuke […]

Hitz egiteko ezintasunak dituzten pertsonek hainbat tresna dituzte testua audio bihurtzeko, baina zerbitzu horiek erabiltzen dituzten ahotsak generikoak izaten dira eta sarri ez datoz bat erabiltzen dituen pertsonaren nortasunarekin edo adinarekin. Horregatik, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Aholab ikerketa-taldeak “TTS Aholab” proiektua garatu du, testua ahots pertsonalizatu eta intuitibo bihurtzeko aplikazioa.
“TTS Aholab” android sistema duten gailuetarako […]

Ines Garmendia 1948an, Claude Shannon matematikari eta ingeniariak (1916-2001) hasiera eman zion informazioaren teoria izenaz ezagutzen dugun ezagutza-eremuari, “A Mathematical Theory of Communication” (“Komunikazioaren teoria matematikoa”) maisulana argitaratu zuenean. Ez dugu hanka sartuko esaten badugu gure mundua, neurri handi batean, Shannonen ekarpenei esker gauzatu dela egun ezagutzen dugun era honetara.
Wikipediaren arabera, neurri handi […]

Haririk gabeko komunikazio estandar hedatuena Bluetooth teknologia da. Eta sentsore elektronikoen sareak osatzea da Bluetootharen aplikazioetako bat. UPV/EHUko Diseinu Elektronikoko Ikerketa Taldeko ikertzaileek Bluetooth bidezko sareen errendimendua aztertu dute, eta, zehazki, informazioa transmititzeko denboran gertatzen diren atzerapenak neurtu dituzte. Izan ere, jasotako informazioa azkar eta eraginkor transmititzea funtsezkoa da sentsore-sare batek dagokion funtzioa bete dezan.
Datuen transmisioan atzerapenik ez gertatzeko […]

Martin Olazar ingeniari kimikoa UPV/EHUko Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa-taldeko kidea da. Azkenaldian petrolioaren ordezko erregaiak eta lehengaiak egiteko findegi jasangarriak nola garatu ari da ikertzen bere taldearekin. Findegi hauek biomasa eta plastikoak edo pneumatikoak bezalako hondakinak erabiliko lituzkete.
Hondakinak petrolioaren ordezkoen iturri bihurtzeko, biomasarekin edo pneumatikoekin lehengaiak eta erregaiak egiteko funtsezko prozesuak garatzen ari dira UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa […]

Javier San Martín Duela hainbat urte, marrazki bizidunen telebista-saio ikusgarria emititzen zen. Han, makina harrigarriak, elkarrekin lehian zebiltzan lasterketetan, eta pilotuak, makinak bezain bitxiak ziren. Saioa ikusten genuenok, Penélope Glamour, Macana anaiak, eta Hans Fritz ezagutu genituen. Eta nola ez, betiko geratuko zaizkigu oroimenean Pier Nodoyuna eta bere Patán txakurra, bai eta makina harrigarri haiek eta propultsatzeko erabiltzen zituzten era […]

Antonio Cantó
Joan den irailaren 8an, goizaldian, zehazki 03:22 UTC-etan, 4B ibilaldi luzea izeneko espazio-suziri txinatar bat ustekabean aireratu zen Taiyuan-Wuzhai kosmodromotik [1]. Tankera honetako jaurtitzea ez da oso ezohikoa, ez eta legez kanpokoa ere. Hala ere, deigarri samarra da, batez ere suziriaren zama erabat zibila dela esan dutelako: lurreko begirale modura jokatzen duen Yaogan 21 izeneko satelitea; agrimentsuran […]

Javier San Martín Izenburu honek ez dio erreferentziarik egiten Erdi Aroko begizko bati, ez eta deabruak uxatu edo erakartzeko sorginkeria bati. Era berean, ez dauka zerikusirik “Zugarramurdiko sorginei” buruz herri-literaturan bildu izan den guztiarekin, ez eta iraganean naturaz gaindiko ahalmenak egotzi izan zaizkion inorekin ere. 1958.ean “Eulia” filma egin zuenean, Kurt Neumanni ere ez zitzaion bururatuko inola ere gizakion eta […]

“Isileko gauzak” ez daude bolada onean… tira ba, badaude bolada onean, eta mundu guztiak jakintzat ematen du hala behar dela… barne jantziak eraman beharraren antzera. Baina azken-azken boladako kontu militarra beste gauza bat da: hiperabiadura, eta zehazkiago, soinutik gorako abiaduradun irristagailu edo planeagailu goi mailakoa, hau da, hypersonic glide vehicles (HGV).
Izenak berak adierazten du ez direla berez propultsatzen […]