Hilabeteko artxiboa:

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Landare batzuek bizirik irauten dute urik gabeko egoeretan. Itxuraz hil egiten dira baina hezetasun zantzu baten aurrean berpizten dira. Zelan da hau posible? F. Javier Carmonak kontatzen digu: Resurrection plants: surviving in lifeless environments.
Biologia zelularrari buruz ditugun ezagutza mugatuak ezbaian jartzen […]

Uxue Razkin Eiffel dorrean, habeetan grabatuta ageri diren zientzialari eta ingeniari frantsesen izenen artean ez da emakumerik; bertan ez dago Sophie Germainen arrastorik. Jakina da Gustave Eiffelek burdinazko egitura erraldoia eraikitzeko hainbat zientzialariren laguntza behar izan zuela. Horien ekarpenak saritzeko, xafla batzuetan euren izenak grabatu zituen. 1889an eraiki zen dorrea eta Sophiek egindako ekarria nabarmena izan bazen ere, zerrendatik ezabatu […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Izotzari aurre egiten atalean ikusi bezala, ornogabeetan aurki daitezke batez ere kalterik eragiten ez duten izozte-prozesuak. Hala ere, berebiziko arreta jarri zaie antzeko erantzun edo moldaerak agertzen dituzten animalia ornodunei. Zergatia argia da: naturan berez badago izoztuta egon ondoren bizi-funtzioak mantentzen dituen ornodunik, bere intereseko zelulak, organoak, ehunak edo izaki […]

Amaia Portugal Energiaren zikloa berrehun mila aldiz errepikatu arren, hasierako ahalmen eta sendotasunari eusten dion bateria sortu dute, behin eta berriz kargatuta ere berdin-berdin funtzionatzen duela erakutsiz. Nanoharietan oinarritutako bateriari gel fin bat gaineratu diote helburua lortzeko.
Bart sakelako telefonoa kargatu, eta biharamunean %50ean aurkitzen badugu, bateria huts egiten hasi den seinale. Makina bat aholku ematen dizkigute une hori iritsi […]

Alagala euskera taldea Irantzu Barrio Beraza UPV/EHUko Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko ikertzailea da. 2015ean “Proposal and validation of methodologies for the categorisation of continuous variables in the development of prediction models” (Aldagai jarraituetarako kategorizaziorako metodoen proposamena eta balioztapena, aurreikuspen modeloen garapenean) doktorego-tesia defendatu zuen. Egun, ikertzaile eta irakasle lanetan dihardu, eta besteak beste, Galdakaoko Ospitalearekin […]

JUVENA Kanpainaren helburu nagusia da zenbat antxoa gazte (eta non) dagoen jakitea, eta zehaztea zer prozesu ozeanografikok esku hartzen duten espezie horren erreklutamenduan Bizkaiko Golkoan. Kanpainaren emaitzak honetarako erabiltzen dira: zenbat antxoa harrapa daitekeen iradokitzeko arrantza-alorreko agintariei.
Iñigo Onaindia, AZTIko ikertzaileak antxoa gaztearen bila eramaten gaitu “Juvena” bideoren bidez. Lan honek jaso zuen 2014ko On Zientzia lehiaketaren bideo […]

Amagandiko edoskitzea jaioberriak eta haur txikiak elikatzeko modu natural eta fisiologikoa da. Horrez gain, amagandiko edoskitzea osasunean gehien eragiten duten prebentzio jardueretako bat da: ekitatea sortzen du osasunean, ingurumena babesten du ez baitu eragiten bularreko esnearen ordezkoak ekoitzi, garraiatu eta erabiltzeagatik sortzen den kutsadurarik. Hala ere, oso informazio urria dago amagandiko edoskitzearen prebalentzia tasen inguruan. UPV/EHUko Gloria Gutiérrez de Terán […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Astrofisika
Huelvan itsasoratzen den Tinto ibaiaren arroak antzekotasun handiak ditu Marterekin, itxura eta materialak kontuan hartzen baditugu. Amaia Portugal kazetariak azaltzen digu Martek Lurrean duen analogorik onenetakoa dela, eta horregatik, meatze eremu hau simulazioak egiteko erabiltzen dela. Moonwalk proiektuaren […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Zeintzuk dira haurrengan aplikatzen diren pobreziaren aurkako politiken ondorioak, hauek heldu izaten direnean? José Luis Ferreirak hurbildu digu gaia The long-term effects of anti-poverty policies on children artikuluan.
Plazeboaren efektuak indartsuak dira, eta dohakabe esplotatzen dituzte horiexek botikaren aurka daudenak. José Viscosa […]

Zientzialari (49) – Jon Urrestilla from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Pasa den otsailean garai berri bat hasi zen astronomiaren esparruan, LIGO behatokiak grabitazio uhinak lehenengo aldiz detektatu zituela iragarri zuenean. Baina zertan datza fenomeno hau eta zergatik da hain garrantzitsua? Jon Urrestilla UPV/EHUko Fisikako irakasle eta ikertzailearekin egon gara bere azalpenak entzuteko. Ikus itzazu gaurko elkarrizketan.
‘Zientzialari […]