Hilabeteko artxiboa:

César Tomé López Walter Cannon fisiologoak erabili zuen homeostasi terminoa 1926an, gorputzaren barruko egoera geldikorrak mantentzen dituzten erreakzio fisiologiko koordinatuak izendatzeko. Hitz berri eta zehatz bat beharrezkoa zela uste zuen, bi hauek bereizteko: batetik, organismo bizien sistemen konplexutasuna, organo ezberdinen koordinazio integratua barne hartzen zuena; eta bestetik sistema itxiak, soil-soilik fisiko-kimikoak, non oreka mantentzen duten indarren konpentsazio bat dagoen. […]

Amaia Portugal Koloretik hasita, Espainiako Huelvan dagoen meatze eremu honek antzekotasun handiak ditu planeta gorriarekin, eta simulazioak egiteko erabili ohi dute ikertzaileek. Une honetan, Moonwalk proiektu europarrarekin ari dira bertan, astronauten eta roboten arteko komunikazioa hobetzen ikasteko.
Huelvan (Espainia) itsasoratzen da Tinto ibaia. Izen bereko probintzia zeharkatzen du, eta bereziki ezaguna da, daraman ura gorrixka delako. Izan ere, Tintoren arroa […]

Juan Carlos Iturrondobeitia Asiatik datorren liztorra edo Vespa velutinaren jatorria eta ezaugarriak ikusi genituen Asiatik datorren liztorra (I) artikuluan. Europan izan dugun liztor inbasiorik arrakastatsuenaren protagonistarekin jarraituko dugu. Velutinaren bizi-zikloa ikusiko dugu lehenik eta gerora, Asiako liztorraren inbasioaren ondorioak aztertzera ekingo diogu. Bizi-zikloa
Monoginoak diren kolonien ziklo biologikoak urtebete irauten du. Hau da, erregina fundatzaile bakoitzak kolonia bakarra osatuko […]

Arantxa Arzamendi Donostiako Tabakaleran zabaldu berria da Ubik izeneko sorkuntza liburutegia, ekipamendu moderno eta erakargarria, publiko mota guztiei zuzendua. Ikasi, sortu eta gozatu lelopean, bilduma mota ezberdinak eskaintzen dizkigu, alde batetik, bilduma fisikoa, eta bestetik, eduki digitalak. Merezi du bertara joan eta gertutik ezagutzea liburutegia.
Bilduma fisikoan bada haurrentzako sail bat eta besteak beste, zientzia-dibulgazioko liburuak dituzte. Horietako bat aukeratu […]

Esaten dute hidrogenoa izango dela etorkizuneko erregaia, eta, horregatik, hidrogenoa lortzeko mota guztietako prozesuak aztertzen ari dira mundu osoan. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea (CPMW) ikerketa-taldeko Itsaso Barbarias ikertzailea plastiko-hondakinetatik hidrogenoa lortzeko prozesu bat ikertzen aritu da bere doktore-tesia. Lanaren emaitzak oso onak izan dira, ikusi baitute hidrogeno-kantitate handiak lortzen direla plastikotik, bi etapako […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Osasuna eta teknologia
Liftware gailuari buruzko xehetasunak eman dizkigu Amaia Portugal kazetariak artikulu honetan. Parkinson duten gaixoei otorduetan koilara edo sardexka normaltasunez erabiltzeko aukera ematen die tresna honek, eskuetako dardarizoa neutralizatzen baitu. Oro har, dardara arazoak dituen edonorentzat balio […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Plazeboa, sasi-zientzia askok ustiatzen duen efektuak (ez da medikuntza alternatiboa, izan ere kontzeptu hori ez da existitzen ez baita medikuntza) oinarri fisiologikoa du eta gaitasun ia sinestezinak. José Viscosak azaltzen digu Mapping placebo: physiology and belief boundaries artikuluan.
Gure arbasoen artean neandertalak daudela […]

Uxue Razkin XVII. mendean, berezko sorkuntza teoria biologikoa indarrean zegoen. Ideia horrek bizidunak materia bizigabetik sor zitezkeela zioen. Aristotelesek eman zuen lehen aldiz hipotesi horren berri. Hark azaltzen zuen, adibidez, usteltzen ari zen haragitik euliak agertzen zirela, eta lasto zikinetik, arratoiak. Van Helmont kimikari ospetsuak ere horren alde egin zuen. Elizak, bere aldetik, animalia hauek “deabruaren piztiak” zirela pentsatzen zuen. […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Izotzaren aukako naturalak atalean ingelesez “freeze avoidance” deritzon jokaeraz aritu gara. Naturan badira, ordea, “freeze tolerant” diren animaliak ere, hau da izoztea jasan eta gainditu dezaketen animaliak. Animaliak izoztea jasan dezakeela esaten dugunean ez gara ari behin-behineko gertakizun batez, garrantzi ekologikoa duen izozteaz baizik. Mota horretako animalien kasuan modu naturalean […]

Amaia Portugal Eskuetan dardarizoa neutralizatzen duen eta parkinsona dutenei otorduak normaltasunez egiteko aukera eman diezaiekeen gailua da Liftware. Argazki kameretan irudiak mugituta atera ez daitezen ahalbidetzen duen teknologiaren antzekoa du tresna honek, eta %70etik gora murrizten du dardarizoaren inpaktua.
Joan den astelehena, apirilak 11, Parkinsonaren Munduko Eguna izan zen. Urtero bezala, gaitza daukatenen egoera azaleratzeko eta haren gaineko ikerketan […]