Azken hau lauetatik ezezagunena zen duela gutxi arte, baina duela hilabete batzuk denon ahotan egon zen, Andaluziako Astrofisika Institutuko ikertzaileek burutu duten lan batek Haumeak eraztun bat daukala topatu duelako. Eraztunen jaunaren, hau da, Saturnoren gidaritzapean dago orain Haumea. Nazioarteko […]
Juanma Gallego Historiaurreko gizakiek gaixoak zaintzeko familiatik harago eratu zituzten estruktura sozialak eboluzioaren giltzarrietako bat izan zirela proposatu du antropologo talde batek. Literatura paleoantropologikoak luze eta zabal deskribatu ditu osasun arazo larriak zituzten gizakien fosilak. Horiek guztiek ezinbestean euren ingurukoen […]
Josu Lopez-Gazpio David Wartinger mediku eta ikertzailearen zenbait gaixok gertakari harrigarri baten berri eman ziotenean hasi zen ikerketa. Wartingerrek hasiera batean nekez sinetsi zuen, baina, azkenean ikerketa martxan jartzea erabaki zuen. Gaixoek ziotenez, Disney World parkeko errusiar mendi batean ibili […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Zientzia-gaiak gutxitan iristen dira komunikabide orokorretara. Badira salbuespenak, ordea, eta horietako bat izan da Amaia Arranz Otaegui arkeobotanikariaren azken ikerketa: gaur egun Jordania den eremuan, duela 14.000 urte talo-itxurako ogia egiten zutela frogatu dute. Arranz […]
Juanma Gallego VeriPol izeneko sistemak adimen hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa baliatzen ditu salaketetan jasotako testuak aztertzeko eta bertan idatzita dagoenaren inguruko “ebazpen” bat emateko. %91 asmatzen omen du. XIX. mendean Eugene Vidocq detektibeak kriminalistikaren oinarriak jarri zituenetik denbora dezente […]
Josu Lopez-Gazpio Zientziaren munduan lehiakortasun izugarria dago. Publish or perish -argitaratu ala hil- deitu izan zaionaren diktaduran bizi da zientzia eta ikerketa-artikuluak argitaratzeko obsesio modukoa nabari da. Zenbait kasutan ikerketak zatikatzen dira ahalik eta artikulu gehien argitaratu ahal izateko. Azken […]
Juanma Gallego Teknologia honen garapenak dituen abantailez eta arriskuez ohartuta, adimen artifizialaren inguruan aritzen diren agente guztiek partekatutako erantzukizuna izan behar dutela proposatu dute zientzialariek. Aitortu beharra dago: kazetariok robot hiltzaileak maite ditugu. Irakurlearen arreta eskuratzea gero eta zailagoa den […]
Josu Lopez-Gazpio Espagetiak osorik egosi ohi dira, baina, bada eltzean hobeto sartzeko-edo zatitua egostea nahiago izaten duenik. Hori egiten saiatzen direnek sukaldea espageti zatitxoz betetzen dute; izan ere, oso zaila da espagetiak bitan zatitzea hegan ateratzen diren zatitxo txikiak egin […]
Une horretan, Françoise Barré-Sinoussi birologo frantsesak, Luc Montaignerrekin batera, linfozitoak erasotzen zituen erretrobirus bat aurkitu zuen gongoil linfatikoak handituta zituzten gaixoetan. Konturatu zen birus horrek gaixoen immunitate-sistemari oso modu bortitzean eragiten ziola. Erretrobirus hura oso ezaguna den GIBa zen (ingelesez […]
Juanma Gallego Animalien migrazioan instintua oinarri garrantzitsua dela uste da, baina ungulatuekin egindako azterketa zabal baten ostean ekologo talde batek ondorioztatu du transmisio kulturala ere funtsezkoa izan daitekeela. BBC kateak ekoiztutako Planet Earth edo antzeko dokumental bikainak ikusi dituen lagun […]