Xabier Díaz Silvestre Nire irakasle batek orain dela 30 urte, robotek bizimodua erraztuko zigutela esaten zigun. Lan fisiko, errepikakor eta monotonoak euren “esku” geldituko zirela eta guretzako, pentsatzea, gauzak asmatu, diseinatu eta kudeatzea eta horrelakoak geldituko zirela. Bere ustez, lan […]
Gorka Azkune Ikasteko gaitasuna gizakien ahalmen esklusibotzat hartu izan dugu urte askotan zehar, nahiz eta hori ez den zuzena. Beste animaliek ere gurekin partekatzen dute trebezia hori. Norberak izandako esperientzietatik ondorioak atera eta antzeko kasuetan aurkitzen garenean, erabaki hobeak hartzeko […]
Antonio Cantó Jo dezagun behin irrikatan egon zinela izarretara bidaiatzeko, edota gutxienez planetetara joateko. Jo dezagun bazenekiela zure bizitza tartearen barruan ez zinela iritsiko eta nahi izan zenuela gutxienez ez zuk baina bai zure herrialdeak amets hori betetzea. Jo dezagun […]
Amaia Portugal Andrew Wakefield doktoreak 1998an argitaratu zuen artikulu batek aztoramen handia eragin zuen, haurrei eman ohi zaien txerto hirukoitz birikoa autismoarekin lotu baitzuen. Adituek laster ikusi zuten artikuluak akatsak zituela, eta hura argitaratu zuen The Lancet aldizkariak ere baztertu […]
Josu Lopez-Gazpio Zientziaren testuinguruan, bi teoria nagusitu dira ume jaioberrien eraketa-prozesua azaltzeko: Zikoinaren Teoria (Theory of the Stork, ThoS) eta Sexu Bidezko Ugalketaren Teoria (Theory of Sexual Reproduction, ThoSR). Alde batetik, Zikoinaren Teoriaren alde esan behar da aspalditik jasoa dagoela […]
Javier San Martín Istorio ezagunegia da berarekin txantxetan ibiltzeko. Azken atala, joan den urtean idatzi zen, orduan plazaratu baitzen Prestige kasuaren epaia. Hedabideek eman ziguten epaiko zigorren berri: Itsasontziaren kapitaina zen Apostolos Mangourasentzat bederatzi hilabete espetxean,… baina ez da kartzelara […]
Jabi Luengo Zer lotura dago txiten inkubagailu, aitona-amonentzako joko eta zunda estratosferiko baten artean? Bada, teknologia, PBL pedagogia berritzailea eta besteenganako zerbitzua. Hirukide ikastetxean DBH 4. mailan proiektu teknologikoak garatzen ditugu, baina hauen bidez beste esparru asko ukitzen ditugu: proiektuen […]
Jesus Mari Txurruka Protagoras (490-420 Ka) izeneko filosofo greziarrarena omen den aforismo ezagun horren euskal itzulpenak honela dio: Gizakia gauza guztien neurria da. Baieztapen hori agian egia da izakiak berak egindako gauzei buruz dihardugunean, baina fenomeno natural askoren tamaina kuantifikatu […]
Nahiko ezaguna da industria nuklearrak azken hamarkadetan eta munduko toki askotan jasan duen gainbehera. Ibili badabil, baina nekez. Izan ere, bere egoera urrun dago joan den mendeko 40.eko hamarkadan sortu zen Aro Atomiko hartako itxaropen eta beldurretatik. Energi ekoizpen zibilari […]
Jon Irazusta eta Susana Gil Herrialdeen garapena aurrera joan ahala, obesitateak eta gainpisuak desnutrizioari aurrea hartu diote munduko leku gehientsuenetan. Gertaera honen arrazoiak bi dira nagusiki: elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta lan fisikoa egiteko beharraren murrizketa. Ikerketa gehienek frogatu dute gorputz-pisuaren […]