Osakidetzaren Donostia Unibertsitate Ospitaleko (BioDonostia) Ugalketa Lagunduko Unitateko ikertzaileek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko Sistema Adimendunak taldekoek, enbrioiei kalitate enbrionarioan oinarrituta probabilitatea ematen dien metodo berri bat proposatu dute azterlan baten. Ikertzaileek datuak aztertzeko hainbat teknika proposatu dituzte, transferitzeko enbrioiak hautatzerakoan […]
Farmakologia klinikoak duen arazo handienetako bat da informazio gutxi duela haurrei medikamentuak emateko dosifikazioari, eraginkortasunari eta segurtasunari buruz. Haurrekin saiakuntza kliniko gutxi egiten denez —bereziki arrazoi etiko eta ekonomikoak medio—, farmako-indikazio ofizial gutxi aurkitzen da haurrentzat. Adin desberdinetako haurrei botikak […]
Herrialde baten pobrezia-indizea formula matematiko baten bidez hiru aldagairen arabera adieraztea lortu du Oihana Aristondo UPV/EHUko ikertzaileak. Europako 25 herrialdetan, 2005 eta 2011 bitartean, pobrezia nola aldatu den aztertu du, eta aldaketa horren jatorria zein den adierazi: pobre-kopurua, pobreziaren intentsitatea […]
Aldakako eta eskumuturreko hausturek adineko pertsonetan zer eragin duten neurtzeko asmoz, etorkizuneko azterketa bat egin dute UPV/EHUko Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa saileko ikertzaileek. Aurkeztutako ikerketaren arabera, adineko pazienteen suspertze funtzionala ez da hausturaren ezaugarrien oso mendekoa. Izan ere, adinekoek […]
Lana aurrera eraman dute hainbat testuinguru eta zerbitzuetarako sarbide desberdinak erabiliz (tableta, smartphonea, ordenagailu eramangarria…) eta besteak beste, 4G estaldura-eremu bera partekatzen duten erabiltzaileei ematen zaizkien multimedia-edukien formatua egokitu ahal izateko metodo berriak definitu ditu ikerketa-taldeak. Banda zabaleko sare mugikorren […]
Gene akastunek eragiten dituzten gaitzak konpontzeko material genetikoa zelulan sartzea oinarri duen estrategia terapeutikoa da gene-terapia, eta, haren bidez, akats genetikoak zuzendu, terapiarako beharrezkoa den osagai biologikoa eratu edo gaitza sortzen duen genearen eragina eten daiteke. Genea dagokion zelulara heldu […]
Minbiziarekin lotutako mutazioen efektua aurreikusteko software bioinformatikoa sortu du UPV/EHUko diziplinarteko talde batek. Softwarea minutu bakarrean 40.000 proteina aztertzeko gai da eta, besteak beste, minbizia bezalako gaixotasunak eragin ditzaketen proteina mutazioak aztertzeko aukera ematen du. Biologiak eta informatikak bat egin […]
Itsas ondoan kokatzen diren zingira hauek itsas mailaren igoerari aurre egiteko oztopo naturalak dira baina asko galdu egin dira nekazaritzarako lur eremuak sortzeko. Euskal Herriko Unibertsitateko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko ikertzaileek egindako ikerketa batek ondorioztatu du galdutako padurak denbora tarte […]
Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Maria Luisa Palaques irakasleak zuzentzen duen ikertaldeak sei urteko lanaren emaitza argitaratu berri du: ‘Euskadiko Kartografia Historikoaren Inbentario Digitala’ lana. Bertan, 1900. urtean baino arinago egindako mapa orokorrak, mapa nautikoak eta kartografia militarra jaso dira, guztira […]
Arrain-haztegietako arrain-multzoen jokabide-aldaketak on line monitorizatzeko metodologia bat ikertu du Harkaitz Eguiraun ingeniariak, UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioan egin duen doktoretza-tesian. Lupia-multzoen (Dicentrarchus labrax) bideo-grabazioan, irudien prozesamenduan eta seinale ez-linealen analisi eta prozesamenduan oinarritzen da metodologia. Eguiraunek ikerketan frogatu duenez, “arrainak […]