Pazientearen segurtasunak arreta berezia eskatzen du osasunaren arloan, oro har, eta, batez ere, pediatrian. Pediatriako larrialdi-zerbitzu bateko arriskuak mapa batean ezarriz gero, errazago identifika daitezke arriskuak, eta asistentziaren kalitatea hobetzen lagundu dezake. Larrialdi-zerbitzuetako pazienteen segurtasuna era batera edo bestera arriskuan […]
Euskal Autonomia Erkidegoan landareak dira hirugarren elikagai kontsumituenak, frutaren eta esnekien atzetik. Landareen artean, berriz, tomatea da gehien kontsumitzen dena. Egunean herritar bakoitzak 60 bat gramo tomate kontsumitzen ditu batez besteko. Aipatutako kontsumoa kontuan izanik, giza osasunerako kaltegarria izan daiteke […]
1999. urtean sortu zen Materialen Fisika Zentroaren ikerketa lerroen artean, nanoegituren propietate elektronikoak aztertzea aurki dezakegu. Horren baitan, azken hilabeteotan Materialen Fisika Zentroko (IZGK-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) ikertzaileek elkarlanean egindako bi lanen emaitzen berri eman dizkigute. Batak […]
Horren baitan, quasarren izaera berrinterpretatzea xede duen ikerketa bat abiatu zuten eta argitu dute nola eratzen diren quasarrak, Unibertsoko objekturik argitsuenak. Quasarrak, 200-400 mila milioi izar inguru biltzen dituen Esne Bideak baino 100 aldiz distiratsuagoak izan daitezke. Tom Broadhurstek eta […]
Ingurune naturalean eragina duten erabaki publikoak hartzeko, garrantzitsua da herritarren lehentasunak kontuan izatea. Egun, herritarrek lehenesten dutena ezagutzeko aukera diskretuko esperimentuaren metodologia erabiltzen da gehien bat. Honetan, analisi ekonomikoa erabiltzen da pertsonek ingurumen-egoeraren inguruan dituzten lehentasunen diru-balioa kalkulatzeko. UPV/EHUko David […]
Aipatu ditugun konposatuak kutsatzaile kimikoak dira eta hauen eragina aztertzen dihardute hainbat ikertzailek. Horien artean ditugu INMA (Haurtzaroa eta Ingurumena – Infancia y Medioambiente) ikerketa-proiektuko parte hartzaileak. Proiektu honen ikerlerroa da, ingurunean dauden kutsatzaile kimikoek zer eragin izan dezaketen haurren […]
Hutsune honen jabe izanik, UPV/EHUko EUDIA, Euskararen Bariazioa Aztertzeko ikerketa-taldeko ikertzaileek euskara estandarra ahoskatzeko lehenengo eredua plazaratu dute, baita hori eskolan nola irakatsi behar den landu ere. “Bihar goizeko bederatzietan ikasgela beteko duten berrogeita hamar ikasleren aurrean ahoskeraz hitz egin […]
Nahiko berria da adimen emozionalaren kontzeptua, 1990eko hamarkadan hasi baitzen erabiltzen eta, ikerketen arabera, lotura nabarmena dago haren eta zenbait onuraren artean. Baina nola sortzen da adimen emozionala? Galdera horri erantzuteko asmoz, haurtzaroan trebetasun emozionalak nola sortzen eta garatzen diren […]
Nork ez du etxean, elikagaiak bildu eta mantentzeko erabiltzen dugun ezinbesteko material hori, plastikozko film-biribilkia? Ahalik eta luzaroen irauteko eta mikrobioetatik babesteko, besteak beste, estali ohi dira jakiak plastikozko filmez. Hori dela eta, gure sukaldeetan ohikoa dugu plastiko hau baina […]
Ezagutu dugunez, besteak beste, pertsona helduaren ezaugarriak hauek dira: lan eta bikote egonkorrak lortzea, etxebizitza bat jabetzan hartzea eta familia osatzea. Etapa horiek bete eta gero, emantzipazioa sortzen da eta pertsona independentea agertzen da, hau da, pertsona heldua. Baina, une […]