Atalaren araberako artxiboa: Kolaborazioak

Alagala euskera taldea Beñat Intxauspe Zubiaurre UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko ikertzailea da. Bertan “Eozeno garaiko gertakari hipertermalen ondorioak nanoplankton karetsuan eta sakonera txikiko itsasoan, Euskokantauriar arroan” doktorego-tesia burutzen ari da. Lan honen helburua da iraganean gertatuko lau beroketa globalen azterketa egitea eta etorkizunean zer gerta daitekeen aurreikustea. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Alagala euskera taldeko […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Jaiotzea gizakiontzat ez da erraza, amaren erditze-kanalarekin alderatuz haurraren burua handiegia delako. Jirafek sama oso luzea dute, beste edozein ugaztunek baino luzeagoa, nahiz eta ez dakigun oso ondo zergatik den hain luzea. Konfigurazio-akats nabarmen bat dute gure begiek; hortaz, organo konplexua da, baina ez perfektua. Txibia erraldoiaren begiak oso handiak dira, handienak animalien artean; zeroiak urrundik […]

Amaia Portugal Punta-puntako presio sentsore txiki, garden eta oso malgua garatu dute Tokioko Unibertsitatean. Hari esker, litekeena da etorkizunean ukimena aski izatea bularreko tumoreak detektatzeko, mamografien beharrik gabe.
Gaur egun, mamografia da bularreko minbiziaren kontrako prebentzioan baliatzen den metodo nagusia. Teknika eraginkorra da, jakina, baina ezin esan atsegina denik: deserosoa da emakume gehienentzat, bai eta mingarria ere, kasu askotan. Bada, […]

Javier Duoandikoetxea Hautagaiak, hautesleak, bozkak, emaitzak: ohituta gaude hauteskundeetara, izan politikoak edo bestelakoak. Gutxitan pentsatzen dugu, hala ere, hauteskunde prozesuaren aurretik hautu bat egin dela: zein izango den hautatze-sistema.
Hauteskunde batzuetan —esate baterako Espainiako hauteskunde politikoetan— zerrendei ematen zaie botoa eta, lortutako botoen arabera, zerrenda bakoitzari ordezkari kopuru bat esleitzen zaio. Beste batzuetan, botoa pertsonari ematen zaio eta bat […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Maddi Arzaki etxetik datorkio zaletasuna. Aitortzen duenez, ama oso naturazalea du, eta mendira joaten zirenean, gustuko zuen naturari buruzko azalpenak ematea. Hori aintzat hartuta, ez da harritzekoa Biologia aukeratu izana unibertsitate-ikasketak egiteko garaian.
“Ikasgaien artean botanika genuen, eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Hortik abiatuta, gauza desberdinak ikusten eta ikasten joan naiz, laborategi batetik bestera pasatzen eta […]

Amaia Portugal Europa, Asia eta Afrikako zenbait hegazti populazioren migrazio ibilbidea aztertu dute nazioarteko ikerketa batean. Zikoina batzuek ez dute Sahara zeharkatzen dagoeneko; neguan hegoaldera mugitu beharrik gabe, gizakiek sortutako zabortegi eta arrain haztegietan aurkitzen dute jatekoa.
Blog honetan makina bat aldiz idatzi dugu gizakiak planetan eragindako inpaktuari buruz: ozeanoak, tenperaturak, El Niño bezalako fenomenoak… Bada, zikoina […]

Luis Pastor Internetetik zehar askok ikusiko zenuten hurrengo irudia, bertan zenbat kolore ikusten diren galdetzen delarik. Zuk zenbat ikusten dituzu? Batzuek esango duzue 20 kolore daudela, banaka batzuek berriz, 39 ikusiko dituzue; gainerakoek 32 kolore bereiziko dituzue. Egia esan, 39 kolore desberdin agertzen dira irudian.
Kolore-froga hau neuromarketinean adituan den Diana Derval irakasleak garatu du. Haren arabera norberak begian dituen […]

Uxue Razkin Koka dezagun gure burua XIX. mende amaieran. Espainian, hain zuzen. Garai horretan oraindik emakumeentzat zaila zen unibertsitateko ikasketak gauzatzea. Bazeuden emakume adoretsuak ikasgeletara gerturatzen zirenak, bai; gizonezkoen jantziekin mozorrotzen zirenak, azken hauen aukeraz eta eskubideaz gozatu ahal izateko eta batez ere, emakumea izanagatik, zeharkako begiradarik ez jasotzeko, liburuetan murgiltzen zirenak. Ordu mordoxka batez, espazio horretan kondentsatuta gelditzen zen […]

Amaia Portugal Neptunoz harago, Lurraren masa halako hamar duen eta eguzki sisteman ezohikoa den orbita daukan planeta bat dagoela uste dute Mike Brown eta Konstantin Batygin ikertzaileek. Kuiperren gerrikoan dauden zenbait gorputzetan detektatu dituzten mugimendu bitxiek eman dizkiete ondorio horretara iristeko zantzuak.
2006an, Plutonek eguzki sistemako bederatzigarren planeta izateari utzi zion, Nazioarteko Astronomia Elkarteak adostuta. Erabaki horretan zerikusi handia […]

Amets Sáenz Dagoeneko, entzuna dugu Islandiako populazioaren genoman (323.002 biztanle) azterketak egiten ari direla baina, aurten bertako ikertzaileek 2.636 islandiarren genoma osorik sekuentziatu ondoren, aurkituriko aldaera gainerako populazioari egotzi dizkiote genotipaturiko 104.000 biztanleen eta Islandiako populazioen pedigrien bidez (Gudbjartsson et al 2015). Lan honek gaurdaino eginiko gizakiaren genomaren deskripzio zehatzena burutu du eta aurkituriko ezaugarri edo gene-aldaketek informazio interesgarria dakarte. […]