Josu Lopez-Gazpio Zientzia Kaieran sarritan eguneroko bizitzan ikusten edo erabiltzen ditugun elementuetatik abiatuz zientziaz hitz egin daitekeela sarritan frogatu dugu. Elikagaiak hizpide izan ditut behin baino gehiagotan, baina, oraingoan sukalde guztietan dagoen elementu bat erabiliko dugu zientzian murgiltzeko: sukaldeko trapua […]
Ana Galarraga /Elhuyar Zientzia Izaro Zubiria Ibarguren Gaztelun jaio zen, Gipuzkoako landa-eremuko herri txiki batean, eta beti bizi izan da naturaz inguratua: “Horregatik, betidanik gustatu izan zait natura. Gainera, aita ere oso naturazalea izan da, eta bere zaletasuna transmititu dit […]
Juanma Gallego Europako zein Artikoko elurrean zenbat mikroplastiko pilatuta dagoen aztertu dute zientzialariek, eta gizakiak ia jorratu ez dituen eremu hotzetan ere halako partikula ñimiño ugari badaudela ikusi dute. Konkistatzaile berri bat dabil leku batetik bestera, baina isilpean egiten du […]
Juanma Gallego Lehen aldiz detektatu zirenetik, FRB edo irrati eztanda azkarrek izugarrizko erronka suposatu dute zientzialarientzat, haien jatorria zehazteko modurik izan ez dutelako. Pixkanaka, baina, misterioa argitzen doa, galdera berriak pilatzen diren arren. Espaziotik datozen seinaleen artean, badira bereziki astrofisikarien […]
Irantzu Etxaniz Arma kimikoek substantzia kimikoen propietate toxikoak erabiltzen dituzte hil, zauritu edo ezgaitzeko. Substantzia toxikoak Antzinarotik erabili dira gerrateetan etsaiaren aurka. Historialarien esanetan [1] arma kimikoak erabilita egin zen lehen erasoa Lehen Mundu Gerran izan zen, alemaniarrek kloro gasa […]
Juanma Gallego Eguzki-energia erabilita, aldi berean elektrizitatea eta ur garbia sortzeko gai den gailua eraiki du ingeniari talde batek. Oraindik modu industrialean garatzeko dagoen arren, eremu idorretan erabiltzeko aproposa izan daitekeela proposatu dute. Mendebaldeko gizarte garatuetatik kanpo denboraldi bat ematen […]
Uxue Razkin Marie Curie gertuago dago kondairatik mundu errealetik baino. Edonon aurki ditzakegu bere bizitza txatalak; historian zehar ezagutu ditugun datuekin bertsio ezberdinak sortu ditugu eta Tangram bateko piezak izango balira bezala, denak batu eta bere mitoa sortu dugu. Oso […]
Koldo Garcia Pil-pilean, ajoarriero, bizkaitar erara, tortillan, piper beteak,… hamaika modu daude bakailaoa kozinatzeko. Euskal kulturaren, ekonomiaren eta historiaren osagai garrantzitsua dugu arrain hau. Ezaguna da arrantzale asko joan zirela Ternua aldera bakailaoa arrantzatzera, munduko beste arrantzale askok bezala. Izan […]
Juanma Gallego Hegazkinek sortzen dituzten kondentsazio-lorratzak kezka iturri izan daitezke, baina ez konspirazioari lotutako teoriek esaten dutenagatik. Zientzialariek ondorioztatu dutenez, abiazioari dagokionez, zeruan sortzen diren lorratzak dira planeta bereziki berotzen dutenak, hegazkinetako erregai bera baino. Kalkulatu dute, gainera, hodei artifizialen […]
Juanma Gallego Ostruka bat baino hiru handiz handiagoa zen hegazti bat ezagutzera eman du paleontologo talde batek. Duela 1,5 eta 1,8 milioi urte bitartean kokatu dute fosila, Krimean, eta Europara sartu ziren Homo erectus espezieko lehen hominidoak iritsi zirenean hegazti […]