geofisika
Etiketen artxiboa 18 artikulu
Juanma Gallego Neutrino atmosferikoek Lurra zeharkatzean egiten duten ibilbidea jarraituta, orain arte teknika geofisiko tradizionalekin baino neurtu ezin ziren hainbat parametro neurtzeko gai izan dira zientzialariak; tartean, planetaren dentsitatearen banaketa. Neutrinoak erabilita, planetaren dentsitatearen banaketa eta beste hainbat faktore kalkulatzen […]
Biziaren arrastoa jarraitzeko, begiratu plaken tektonikari
Juanma Gallego Orain arte biologiaren ikuspuntutik arreta gutxi jaso du plaken tektonikak, baina azken ikerketek iradokitzen dute rol garrantzitsua jokatu duela biziaren garapenean; horregatik, espazioan ere horren bila ari dira. Duela milioika urte, Artizarra planeta zirraragarria izateko abagunean egon zen […]
Asteon zientzia begi-bistan #194
Uxue Razkin Arkeogenomika, eboluzioa, paleoantropologia Iberiar penintsulako historiaurreko 4.000 urteko tartean izandako migrazioak eta dieta aztertu dituzte eta berretsi dute penintsulara iritsi ziren Neolitoko lehen nekazarien ondorengo zuzenetarikoak direla gaurko euskaldunak. Geroago, Brontze Aroan, Europa erdialdetik beste migrazio bat iritsi […]
Burdin Aroko erritu bat polo magnetikoen inbertsioa hobeto ezagutzeko bide
Juanma Gallego Aztarna arkeologikoak ikertuta, zientzialari talde batek aukera izan du azken mendeetan Hegoaldeko Afrikan izan diren eremu magnetikoaren aldaketak ezagutzeko. Diotenez, bertan egon daiteke polo magnetikoen inbertsioaren gakoa. Benetako Bermudetako Triangelua ez dago Karibean, Hego Hemisferioan baizik. Bertan anomalia […]
Ilargiaren sorrerari buruzko teoria berria plazaratu dute
Juanma Gallego Proposatutako teoriaren arabera, Ilargia ez zen sortu talka baten ondoren jaurtikitako Lurraren zati batetik; horren ordez, Lurrarekin batera sortu zela diote, “synestia” deritzon estruktura baten barruan. Ilargiaren osaketari buruzko teoria nagusi bat finkatuta dago zientzia komunitatean. Horren arabera […]
Lurretik kanpoko munduetan hondarrezko gazteluak eraikitzen
Juanma Gallego Huygens espazio zundak bertan lurra hartu zuenetik, Titanek zientzialarien arreta erakarri du. Orain, Saturnoren ilargirik handienean dunek hartzen duten norabide bitxia karga elektrikoari zor zaiola iradoki dute ikertzaileek. Eguzki sisteman dauden munduak gero eta gertuagotik ikusi, orduan eta […]
Inge Lehmann (1888-1993): Lurraren bihotzerainoko bidaia kinka larrian utzi zuen sismologoa
XIX. mendean Julio Verne idazleak Lurraren bihotzerainoko bidaia aurkeztu zigun eleberri baten bitartez. Autorearen arabera, Lurra barnetik hutsik zegoen. Hori dela eta, posiblea izan zen eleberriko protagonistentzat Lurraren bihotzeraino iristea eta espedizio hori irakurleei ezagutaraztea. Agerikoa izan zen Inge Lehmann […]
Arantza Ugalde sismologoak, lurrikaren hizkuntza aztertzen du
Uxune Martinez 1906. urtean San Frantzisko hiria suntsitu zuen minutu bakarreko lurrikarak. Hau izan zen argazkiekin eta pelikulekin dokumentatu zen lehen fenomeno sismikoa. Sasoi hartan geologoek ez zekiten zein zen hauen oinarria. Izan ere, ez zekiten failak ziren lurrikaren oinarria […]