Uxue Razkin Osasuna Jakina denez, COVID-19 gaixotasunaren kontrako botika batzuk probatzen hasi ziren: Remdesivirantibirala, Lopinavir/ritonavirantiretrobiral elkartea bakarrik edo beta-interferonarekin batera, eta hidroxiklorokinaantipaludikoa. Martxoan, birologo frantses batek ikusi zuen paziente batzuek hobera egiten zutela hidroxiklorokina hartuta. Baina duela gutxi publikatu da […]
Uxue Razkin Osasuna Gutxinaka ematen ari dira aurrerapausoak COVID-19aren txertoa lortzeko. Moderna konpainia estatubatuarrak egindako ikerketaz gain, Txinako ikertzaileek ere abiatu dute ikerketa bat. Horrez gain, Oxford Unibertsitateak ere (Erresuma Batua) iragarri du prest duela bere hautagaia II. eta III […]
Uxue Razkin Osasuna COVID-19ari aurre egiteko gizakietan probatu den lehen txertoak emaitza onak eman ditu lehen fasean: mRNA-1273 du izena. Lehen txertoak urte amaierarako edo 2021aren hasierarako prest izango lituzkete. Zertan datza txerto berria? Ez galdu Elhuyar aldizkariak eman dituen […]
Uxue Razkin Osasuna Asteon ezagutu ditugu Espainiako gobernuak abiatu zuen azterketa serologikoen lehen emaitzak. %5 inguruk eman du positibo testetan. Horrek esan nahi du oso urruti gaudela talde-immunitatetik (horretarako populazioaren %60-%70 egon behar da immunizatuta). Hego Euskal Herrian, %4,4k ditu […]
Josu Lopez-Gazpio Konfinamendu garaian ogia egiteko zaletasuna asko handitu da. Etxetik atera ezina, denbora librea… agian horiexek dira ogia egiteko behar diren osagaiak. Beste osagai batzuk ere behar dira: irina eta legamia, behintzat. Horiek dendetan erostea zaila bilakatu da zenbait […]
Uxue Razkin Osasuna Bartzelonak Clinic ospitalean egindako ikerketa batek aditzera eman du PCR-proba zein azterketa serologikoa egin zaien osasun-langileen %11,2 dagoela kutsatuta edo kutsatu dela SARS-CoV-2 birusarekin. Emaitza hori uste zena baino kopuru txikiagoa erakusten du, hain zuzen. Elhuyar aldizkariak […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Nerea Irigoyen Vergarak abizen euskaldunak dituen arren, Zaragozan jaioa da, eta hamar urte daramatza Erresuma Batuan, zehazki, Cambridgeko Unibertsitatean. Zika birusa ikertzen duen laborategi baten burua da, baina, orain, beste ikertzaile asko bezala, COVID-19a eragiten […]
Lehenik ikusmena zertan datzan zehaztu behar da. Argia begi-ninitik sartzen da kristalinoa zeharkatuz eta erretinan proiektatzen da. Erretina begiaren atzeko aldean dago. Bertan dauden zelulek bulkada elektriko bihurtzen dute proiektatu den irudia eta bulkada horiek burmuinera iristen dira nerbio optikoaren […]
Muga horiek gainditzeko xedez, ikerketa berri batek zortzi ikerlanetako informazioa uztartu du; guztira, 40 urteko 36.383 pertsona hartu zituzten azterlanok, eta sei urtez (batez beste) egin zuten jarduera neurtu zitzaien. Hala da; ikerketa horietan, jarduera fisikoaren maila ez zen parte […]
Uxue Razkin Osasuna Ospitaleetako ZIU zainketa intentsiboetako unitateak izan dira ardatz Berriako testu honetan. Nola egiten dute lan unitate hauek? Iñaki Saralegi profesionalak –urteak egin zituen zainketa intentsiboetan, eta egun arta aringarrien zerbitzuan ari da– azaldu dizkigu xehetasunak. Horretaz gain […]