Josu Lopez-Gazpio David Wartinger mediku eta ikertzailearen zenbait gaixok gertakari harrigarri baten berri eman ziotenean hasi zen ikerketa. Wartingerrek hasiera batean nekez sinetsi zuen, baina, azkenean ikerketa martxan jartzea erabaki zuen. Gaixoek ziotenez, Disney World parkeko errusiar mendi batean ibili […]
Jatorriz Amazonas kolonbiarrekoa den Vismia baccifera landareak giza gibeleko minbizi-zelulen kontra zer eragin duen argitu dute: zeluletan estres oxidatiboa eragiten du landarea eta horrek, azkenean, zelulen heriotza dakar. Interes handia dago gaur egun landareetatik eratorritako konposatuak identifikatzeko eta kimioterapiarako gai […]
Uxue Razkin Ekologia Abuztuaren hasieran, Valderejoko parke naturalean (Araba) dagoen airearen kalitatea neurtzeko estazioan, 188 mikrogramo ozono neurtu ziren metro kuboko. 180ko mugatik gora kaltegarria dela dio Europako Batasuneko legeriak. Artikuluan azaltzen denez, hiru oxigeno atomok osatutako gas bat da […]
Ikerketan ondorioztatu dute DPPIV entzimaren jarduerak, zenbait patologiatan biomarkatzaile gisa jarduteaz gain, osasun eta egoera fisiko oneko parametroekin erlazio positiboa duela. Halaber, entzima jardueran aldeak daude sexuaren eta adinaren arabera. Dipeptidil peptidasa-IV edo DPPIV proteina ezaguna da patologia eta egoera […]
Ziortza Guezuraga Genetika Erdi neanderthala eta erdi denisovarra den gizaki baten arrastoak aurkitu dituztela azaltzen du Berriak. Altai mendietako (Siberia) kobazulo batean aurkitu dituzte hiltzean 13 urte zituen emakumearen hezurrak. Duela 50.000 urtekoak dira arrastoak. Garai hartan bi giza espezieren […]
Hala ere, klorhexidinaren kostua txikia denez eta kontrako erreakziorik eta konplikaziorik ez dakarrenez, ikerketak irakuzketa horiek erabiltzea gomendatzen du. Klorhexidinarekin irakuzteak mikrobioen aurkako efektu ahaltsua du, baina aho interbentzioetan erabiltzeko gomendioetan elkarren kontrako iritziak daude. Ikerketak erakutsi du hura erabiltzean […]
Ziortza Guezuraga Osasuna Txankletak oker erabili ohi direla irakur daiteke Berrian. Almudena Rebollo podologoaren arabera txankletak ez dira ibiltzeko oinetakoak, ez dutelako batere eusten. Horrek desoreka eragiten du gorputzean, eta gainkarga, gihar lesioak eta ondoeza dira horren ondorioak. Kafea ondo […]
Josu Lopez-Gazpio Kafeina munduan gehien kontsumitzen den psikoestimulatzaileetako bat da. Lo gabeziari aurre egiteko erabili ohi da, alegia, nahikoa lo ez egitearen ondorioz gertatzen den logaleari aurre egiteko. Kafea hartuz errendimendua hobetu nahi izaten dugu eta, izatez, frogatuta dago kafeina […]
Gaixotasunaren fase kronikoan sintomak hobetzea lortu da laborategian, nerbio-ehuna erreparatzea erraztuta. Zelula mikroglialetan P2X4 izeneko errezeptorea identifikatzea lortu da, hanturaren kontrako indarra areagotzen duena. Ondorioz, Esklerosi Anizkoitzaren kaltea murriztu eta, batez ere, organismoaren berezko erantzun erreparatzaileak sustatzen ditu. Esperimentua egiteko […]
Ziortza Guezuraga Emakumeak zientzian Berriak eman du albistea: Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso du Teresa del Valle antropologoak. Gizartearen zuztarrak ulertzeko egindako makina bat ahalegin goraipatzeko ekitaldia izan da eta analisietan ikuspegi feminista txertatzeko lanean erreferente ezinbestekoa izan da Teresa […]