#KulturaZientifikoa I. Jaialdia, Zientzia Kaieran

#KZJaia · Dibulgazioa

KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

Testu honen bitartez, Zientzia Kaiera honek hartu du “Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe” blogak pasatu dion #KulturaZientifikoa Jaialdiaren lekukoa. Ibilbide polita hasiko dugu datorren astean, eta emankorra bezain aberasgarria izango delakoan, ongi etorria eman nahi dizuegu #KulturaZientifikoa Jaialdi honetara.

Kultura Zientifikotzat har daitezkeen ezagutza-esparruen inguruko ekarpenak biltzeko ekimena da #KulturaZientifikoa Jaialdia egitasmoa. Jakintza-arlo desberdinen inguruko post, mezu edo artikuluak tarte jakin batean idatzi, editatu, sareratu eta biltzeko ekimena da. Norberak lantzen, garatzen, aztertzen, interesa duen arloaren gaineko mezua idatzi eta sarean partekatzera gonbitea da honako egitasmoa. Zertarako? Kultura Zientifikoaren gaineko ezagutza, onespena eta interesa zabaltzeko Internet bidez. Aurkezten dugun ekimen hau zabala da, interesa duen ororentzat irekita dago. Animatu eta parte hartu!

Oinarriak eta Lan Dinamika

  • Bi bide izango dira ekarpenak argitaratzeko.
    • Parte hartzaileak blog/webgune propiorik ez badu, bere ekarpena Zientzia Kaierak argitaratuko du. Horretarako, word dokumentu batean (doc formatoan) idatzi ekarpena, irudiak eta estekak non joanen diren argi adieraziz, eta posta elektronikoz bidali.
    • Parte hartzaileak bere ekarpena blog/webgune propioan argitaratzen ahal du. Jaialdian parte hartzen duela adierazteko, ekarpenaren bukaeran “Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du” eta Jaialdiaren logoa (goiko irudia) gehitu behar du. (Adibide gisa, ikusi hemen). Behin hori argitaratuta, Zientzia Kaierari helaraziko dio bere sarreraren web helbidea.
  • Ekarpenak gehienez 1.000 hitzekoak izanen dira, eta edozein jakintza-arloko (Giza Zientziak, Gizarte Zientziak, Lege Zientziak, Osasun Zientziak, Zientzia Esperimentalak, Zientzia Teknologikoak) gaiak jorratzen ahal dira, beti ere objektiboa eta errepikatzeko modukoa bada aurkeztutako ezagutza. Teoriak, hipotesiak ala iritziak agertuz gero, garbi adieraziko da testuan.
  • Testuekin batera argazkiak eta bideoak partekatu daitezke baina aipatutako gaiarekin eta gutxienez jakintza arlo batekin lotuta egonen da.
  • Partekatutako testuek komentarioak izan ditzakete, eztabaida bermatuz. Eztabaida, kritikak, beti ere errespetutik eta argudio konstruktiboak erabiliz eginen da.
  • Partekatuko diren testuen hizkuntza euskara izanen da. Hala ere, testuaren barruan txertatuko diren argazki, bideo ala estekak bertze hizkuntzetan egon daitezke.

Helburuak

  • Kultura Zientifikoarekin disfrutatzea.
  • Interneten Kultura Zientifikoa euskaraz jorratzen dihardugun eragileen sarea sortzea.
  • Zientzia eta Kultura Zientifikoa Hezkuntzan eta gizarte osoan indartzea.
  • “Zientzien” eta “Letren” arteko muga artifiziala gainditzen laguntzea.
  • Eztabaida eta jarrera kritikoa sustatzea.
  • Elkarlana bultzatzea.

Nork har dezake parte?

  • Irakasleek: Unibertsitate, Batxilergo, DBH, LBH, Euskaltegiak.
  • Ikasleek: Unibertsitate, Batxilergo, DBH, Euskaltegiak (LBH Irakasleen bitartez).
  • Ikertzaileek: Unibertsitate, Ikerketa Zentro, Zentro Teknologiko, Atzerriko Zentroetakoak.
  • Dibulgatzaile eta komunikatzaileek: Edozein Komunikabideetako kideek.
  • Bertzelakoek: liburu dendariak, liburuzainak, dokumentalistak, itzultzaileak, etab.
  • Erakundeek: Unibertsitateek, Institutuek, Ikastolek, Museoek, Elkarteek, Fundazioek, Komunikabideek, Liburutegiek, Liburu-dendek, etab.
  • Edonor: Oro har, nahi duenak parte hartzen ahal du.

Kontaktua eta sareko difusioa

Zientzia Kaierak hainbat kanaletatik jasoko ditu bai bertan argitaratuko diren testuak bai beste blogetan Jaialdiaren barruan argitaratutakoak:

  • Posta elektronikoa: kzjaia@gmail.com
  • Twitter: @zientzia_k erabiltzaileari bidali zure sarreraren esteka #KZJaia traola erabilita
  • Facebook: KulturaZientifikoa Jaialdia talde publikoan argitaratuz

Sare sozialetan (Twitterren eta Facebooken) jaialdiaren inguruko argitalpenak zabalduko dira, Zientzia Kaieraren bidez zein bertze partehartzaileen bidez. Horretarako, Twitterren #KZJaia traola erabiliko da eta Facebook-en KulturaZientifikoa Jaialdia taldea. Hauetaz aparte, hedatzeko gogora etortzen zaizkizuen ala erabilgarriak diren beste kanalak ere erabiltzera animatzen zaituztegu.

Jaialdiak aurrera egin ahala, egindako ekarpenen laburpena egingo dugu Zientzia Kaieran. Ekarpen kopuruaren arabera, 2-3 astero egitea aurrikusten dugu. Laburpen hauetan, besteak beste, ekarpen bakoitzaren esteka bilduko da. Jaialdiarekin lotuta Zientzia Kaierak argitaratuko dituen artikulu guztiak #KZJaia etiketaren barruan sailkatuko dira. Jaialdiaren bukaeran, ekimenaren laburpena eta balorazioa egingo dugu, eta #KulturaZientifikoa 2. Jaialdia antolatuko duen blog/webguneari lekukoa pasako diogu.

46 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.