Hilabeteko artxiboa:

Uxue Razkin Honatx aste honetan zehar Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Literatura eta teknologia
Jaron Lanierren ¿Quién controla el futuro? liburua gerturatu digu Arantxa Arzamendik Zientzia Kaieran. Oro har, teknologia digitalak etorkizunean arlo ekonomiko eta sozialean izango dituen ondorio kaltegarriez mintzo da kritikoki liburuaren egilea. Bi arazo ikusten ditu nagusiki: aberastasunen kontzentrazioa eta sare digitalen […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Descartesen filosofia sasoi hartan nagusi zen aristotelismoaren kontrako erasoa izan zen. Jesús Zamora Bonillak azaltzen digu: Skepticism, a short uncertain history (5): Descartes’ evil daemon.
Gure garunak azukrea bilatzen du uneoro. Meditatzen, lotan edota ekuazio diferentzialak ebazten bagabiltza ere, azukrearen bila […]

Uxue Razkin “Ez etsi zailtasunen aurrean, onena hortik sortzen da eta” esaldiari men egin zion Rita Levi-Montalcinik bere bizitza guztian zehar. Bereziki bere aitak ikasteko debekua ezarri zioenean. Baina horrek ez zuen geldiarazi, eta kementsu, aurrera jarraitu zuen bere bide zientifikoa eraikitzen. Hala, Medikuntzako Nobel saria eskuratzera iritsi zen neurokirurgian doktoratu zen emakumea. Bada, nolakoa izan zen emakume zientifiko […]

Maria José Moreno Gizakiak egindako aurkikuntza guztiak ez dira beti ahaleginaren eta arretaren ondorio izan. Ezta gutxiagorik ere. Zenbaitetan zortea izan da eragilea, ez zientzia-metodoa. Penizilina, tefloia edo dinamika dira horren adibide onak, eta badira ehunka aurkikuntza gehiago, eguneroko bizitza hobea errazten dutenak: bizitza seguru, bakun, komenigarri, gozagarri, osasuntsuntsu edo interesgarriagoa egiten dutenak. Serendipiak eragin ditu aurkintza horiek guztiak, hau […]

Amaia Portugal Galapagoen bueltan bizi diren bi kaxalote multzo aztertuta, ikertzaile batzuek antzeman dute talde bakoitzak bere dialektoa darabilela elkarren artean komunikatzeko. Transmisio kulturalaren moduko prozesu bati esker garatu dituzte soinu aldaera horiek; gizakien antzera, beraz.
Zer da kultura? Gizakiak gizartean ikasten dituen jokamoldeen multzoa, herentzia biologikoaren bidez hartutakoari kontrajarria. Horixe da Harluxet hiztegiak ematen duen definizioetako bat. Beste […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Tamainak badu garrantzia
———————————————————————————————————– Itxura ez da tamainak baldintzatzen duen animalien ezaugarri bakarra; funtzioa ere haren menpe dago. Denok dakigu, jakin, animalia handiek txikiek baino gehiago jaten dutela, eta oxigeno gehiago behar dutela. Baina jaten denaren kantitatearen eta tamainaren arteko erlazioa, edo arnastean hartzen den oxigeno-bolumenaren eta tamainaren artekoa ez dira linealak. […]

Arantxa Arzamendi Aipamen honetan Jaron Lanierren ¿Quién controla el futuro? saiakera aztertuko dugu, aurretik 2011n Contra el rebaño digital idatzi zuen, eta bi liburuetan oso kritiko agertzen da mundu digitalaren hainbat alderdirekin. Liburuak arrakasta izan du eta aldi berean Lanierrek esanak oso polemiko bihurtu dira. Teknologia digitalak etorkizunean arlo ekonomiko eta sozialean izango dituen ondorio kaltegarriekin kritiko agertzen zaigu egilea. […]

Irakurtzen ikasteko zailtasunak dituzte haur dislexioek, izan ere, dislexia duten haurrei asko kostatzen zaie hitz idatziei antzematea. Dislexiak ez du sendabiderik, baina tratamendu egoki eta goiztiar batek nabarmen hobetu dezake asaldura pairatzen dutenen irakurtzeko eta ulertzeko gaitasuna. Disfuntzio hau ikusmeneko arazotzat jo izan da, baina azken ikerketen arabera, bestelakoa da dislexiaren jatorria. Ibone Saralegui neuroerradiologoaren ikerketa-lanaren emaitzek ondorioztatu dute, begiaren […]

Uxue Razkin Honatx aste honetan zehar Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Medikuntza eta neurozientzia
Garunaren eta honen antolamendu estrukturalak ezagutzeko eta ulertzeko ikerketa asko egin dira. Oraingoan, garunaren konplexutasunaren erronkari heldu dio Biocruceseko Neuroirudi Konputazionala ikerketa-taldeak eta aurrerapausoak eman ditu honetan. Izan ere, garunaren atlas berri bat burutu du eta horrek ahalbideratu ditu patologiak ikertzeko […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Bateria hobeagoak lortzean datza gailu mugikorren etorkizuna (automobilena barne). Ibili badabiltza arlo honetan lanean eta Francisco R. Villatorok azken aurrerapenak birpasatzen ditu: Recent advances in lithium-ion rechargeable batteries.
Energiaren etorkizunari dagokionez, eguzki-panel eraginkorrak lortzeko material organiko finduak erabili beharko dira. Zeintzuk? DIPC […]