Hilabeteko artxiboa:

César Tomé López Energiaren kontserbazioa Bohr-en eredu atomikoaren (1913) oinarrizko elementu bat izan zen. Hala ere, bere proposameneko atomo kuantizatuek gero eta arazo gehiago planteatzen zizkioten, eta, ondorioz, 1924an konponbide bat bilatu zuen: energiaren kontserbazioa mugatzea atomoak eremu elektromagnetikoarekin zituen interakzio guztien batezbestekora, horrela interakzio indibidualek ez baitzuten edukiko termodinamikaren lehen legeari jarraitzeko beharra.
Bohren gizateriaren aurkako delitu horrek, […]

Juanma Gallego Neutrino atmosferikoek Lurra zeharkatzean egiten duten ibilbidea jarraituta, orain arte teknika geofisiko tradizionalekin baino neurtu ezin ziren hainbat parametro neurtzeko gai izan dira zientzialariak; tartean, planetaren dentsitatearen banaketa.
Neutrinoak erabilita, planetaren dentsitatearen banaketa eta beste hainbat faktore kalkulatzen dituen ikerketa argitaratu du zientzialari talde batek Nature Physics aldizkarian. IFIC Valentziako Unibertsitateko Fisika Korpuskularreko Institutuko ikertzaileek neutrino atmosferikoak […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Uste dute 550 Gt C dela Lurreko biomasa, hau da, 555.000 milioi tona karbono. Horietatik %80a (450 Gt), landareetan daude, eta horien artean enbriofitak dira nagusi. Bakterioak %15 dira (70 Gt). Gainerako guztia honela bananduta dago: %10etik gertu, onddoak (12Gt), arkheak (%12, 7Gt), protistoak (4 Gt), animaliak (2 GT), eta birusak (0.2 Gt). Hala ere, […]

Titanio eta aluminio aleazio berriek hegazkinen motorren pisua %25 murriztu dezakete UPV/EHUn gauzatutako ikerketa baten arabera.
Titanio-aluminio (TiAl) aleazio berriek industria aeronautikoan erabiltzen diren materialak ordezka ditzakete, horien errendimendua hobetuz gainera, Leire Usategui Frías fisikariak egindako “TiAl intermetallics for aerospace applications: atomic relaxation processes, microstructure and mechanical properties at high temperature” doktorego-tesiko ikerketaren arabera.
TiAl aleazioen deformazio-prozesuak kontrolatzen dituzten mugimendu […]

Uxue Razkin
Osasuna
Espainiako Gobernuak plan bat aurkeztu du “pseudoterapiek” ekar ditzaketen arriskuak saihesteko. Ebidentzia zientifikorik ez daukaten produktu ororen kontrako neurriak hartuko dituzte, hori izango da planaren abiapuntua. Unibertsitateetatik eta osasun zentroetatik erretiratzea da helburuetako bat. Publizitatean ere informazio desegokiei erreparatzea da planaren beste asmoetako bat.
Ildo horri jarraiki, homeopatiaren etorkizuna kolokan dago. Erregistratuta dauden 2.008 […]

Zelan ikertu daitezke fluido biologiko batean flotatzen dabiltzan proteinak? Fluorrekin (fluidoan naturalki ez dagoen elementuarekin) nanopartikula bat estalarazten eta ondoren erresonantzia magnetikoa baliatuta. Mónica Carrilek azaltzen du How to study the protein corona using fluorinated nanoparticles.
Julián Estévez robotika ikertzailearen arabera neurozientziak eta adimen artifizialak bat egingo dute. The convergence of neuroscience and artificial intelligence.
Supereroaleek eta material […]

Uxue Razkin Literaturak eman duen metamorfosirik esanguratsuena Franz Kafkarena da, ezbairik gabe. Gaurkoan, baina, beste metamorfosi bat da hizpide, biologia arlokoa dena, hain zuzen. Ez da Kafkak planteatu zuena bezain azkarra, ez da egun batetik bestera gertatzen, baina hori bezain harrigarria da enbriogenesia. Zelula batetik abiatuta nola sor daiteke organismo bat? Biologiaren alderdirik txundigarrienean lan egin zuen Christiane Nüsslein-Volhardek, […]

Irene Urcelay-Olabarria eta Josu Mirena Igartua Trantsizio magnetikoen eta kristal-egituren arteko erlazioa aztertzea oinarrizkoa da material magnetoelektriko multiferroikoen ikerkuntza-prozesuan.
Izan ere, trantsizio magnetikoen ondorioz gertatzen diren egiturazko fase-trantsizioak gakoa dira aldiberean agertzen den polarizazio elektrikoaren jatorria finkatzeko.
Dena dela, zenbait materialetan, egiturazko aldaketak hain txikiak dira ezen haien detekzioa ohiko tekniken bidez ezinezkoa dela. Ondorioz, aztergai dugun materialaren ezaugarri […]

César Tomé López XVIII. mendearen amaieran, gero eta naturalista gehiagok baieztatzen zuten izaki bizidunek badituztela objektu bizigabeetatik garbiki ezberdintzen dituzten bereizgarriak.
Ezaugarri horietako nagusia animaliek zein landareek agertzen zuten barne “antolaketa” izango zen; naturalistak “organismoak” esaten hasi zitzaizkien. Izendapen horrek naturaren hiru erreinutako ohiko banaketa berregituratzen du eta egun dirauen banaketa azpimarratzen du: bizirik dagoenaren eta bizirik ez dagoenaren artean. […]

Juanma Gallego Aurrenekoz, kutsaduraren ondorioz eragindako asma-krisiak jota, ospitaleetako larrialdi zerbitzuetara mundu osoan egindako bisitaldien estimazioa egin dute. Bereziki, partikula finak eta ozono troposferikoa dira gaixotasunaren abiapuntuan dauden poluitzaileak.
Ozono hitza aditzean, jende gutxiri etorriko zaio burura konnotazio negatibo bat. Ozonoa Eguzkitik datozen izpi ultramore kaltegarrietatik babesteko aliatua da; arras ezaguna da duela urte batzuk atmosferan ozono zulo bat atzeman […]