Archivo de Etiquetas:: ekologia

Amaia Portugal Gaur egun gizakiak itsasoaz egiten duen erabilera konparagarria da XIX. mendearen hasieran lurrazalean egiten ari zenarekin. Mugarik gabeko ustiapen hark animalia askoren desagerpena ekarri zuen, eta neurririk hartu ezean, patu berbera izan dezake itsas biodibertsitateak hurrengo 150 urteotan.
Azken 500 urteotan, gure planetako lurrazalean bizi ziren 500 animalia espezie inguru desagertu dira giza aktibitatearen erruz. Itsasoan, aldiz, bilakaera […]

Zientzialari 19 – Leire Urkidi from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Leire Urkidi UPV/EHUko ikertzaileak ekologia eta ekonomia uztartzen ditu bere lanean. Alegia, ekonomiaren ustiapenak ingurumenean duen eragina aztertzen du, eta gehiago zehazteko, ‘zor ekologikoa’ deritzona aztertzen du, hau da, iparraldeko herrialdeek hegoaldekoekin duten zorra haien errekurtsoak ustiatzeagatik.
Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi […]

Antonio Cantó
Aurrera doa oraindik ere gizakiak Lurrean eragin dituen hondamendi handienetako bat. Planeta mailan eragiten ari den basogabetzeaz ari naiz. Lehenago nekazaritzak, eta gero industriak eragin dute eta eragiten ari dira hau. Fores Trends erakundeak berriki egin duen ikerketan [1], agerian utzi zaigu oihan tropikalen %71aren suntsipena ekarri duela nekazaritza-lur berriak lortzeko egin izan den zuhaitz-mozketak. Eta legez […]

Javier San Martín
Telebista joan den mendeko 80.eko hamarkadan ikusten hasi ginenok, zuri-beltzez bada ere, bihotzez gorde ditugu gure barrenean marrazki bizidunen hainbat telebista-sail. Izan ere, beraiekin batera, kromo-bildumak helarazi zitzaizkigun telebista-sail horiekin lotuta. Jogurtetan zetozen kromoak eta beraz, ez genituen erosi behar. Ikastetxeko lagunekin elkartrukatu besterik ez.
Telesailari hasiera ematen zion doinua ere ondo ikasten genuen, eta buruan ditugu […]

UPV/EHUko Paisaia, biodibertsitatea eta ekosistemen zerbitzuak ikerketa-taldeak Biboaldeko 500 pertsona elkarrizketatu ditu, ekosistemen zerbitzuei buruz duten iritzia ezagutzeko. Ikertzaileen aburuz, lurzoru-erabileraren plangintzak bideratzean, ezinbestekoa da herritarren pertzepzioa aintzat hartzea, bai ekosistemen zerbitzuak bai pertsonen ongizatea bermatzeko.
Izaskun Casado Arzuagaren arabera, askok uste duten baino zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte ekosistemek. Izan ere, haien balioa ez da paisaiara, estetikara eta aisialdirako […]