Archivo de Etiquetas:: ikerketa

Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea “Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria” izenburua­rekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Lan hauen oinarria izan da Santa Maria Katedraleko hainbat indusketa-lan, eta hauei esker Gasteizko hiriaren hastapenak ezagutzeko aukera izan dugu.
Duela hainbat […]

Maria José Moreno Erdi Aroan (V. eta XV. mendeen artean), zientziak eta medikuntzak nabarmen egin zuten atzera. Hain zuzen ere, garai horretan bizi izan zuten kristauek bere garai onena. Izan ere, Elizak garrantzi ekonomiko eta politiko handia zuen mende horietan. Horren harira, Elizak aukera izan zuen adibidez giza gorpuen disekzioak debekatzeko. Ez dago esan beharrik horrelako jarduerek berebiziko garrantzia dutela […]

Zer partekatzen dute Einsteinek, Ama Teresak, Gandhik, Martin Luther Kingek, Newtonek, Jesusek, Mandelak, Edisonek, Lincolnek eta Budak? Horiek guztiak daude munduaren historiaren heroien Top 10ean. Gaizkileetan, berriz, lehenengo hamar postuetan daude Adolf Hitler, Osama bin Laden, Saddam Hussein, George Bush (semea), Stalin, Mao, Lenin, Genghis Khan, Saladino, Quin enperadorea eta Napoleon. Heroi eta gaizkileen sailkapen hori munduko zenbait unibertsitatek, UPV/EHU […]

Zurrungekin lotzen dugu beti loaren apnea, baina ez du zertan hala izan behar. Loaren apnea-sindromea da loaldian izaten den arnas asaldura ohikoena. Apnea dutenek lotan daudela arnas gelditzea jasaten dute, goiko airebideen kolapsoarengatik. Gelditze horiek gutxitu egiten dute pazientearen odoleko oxigeno-kantitatea eta iratzarri egiten du lotan dagoena eta ondorioz, ez du lo indarberritzailerik izaten. Ondorioz, jende asko nekatuta altxatzen da […]

Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea “Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria (I)” izenburua­rekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Trilogia horren lehen alean erreferentzia egiten zaio Santa Maria plazan, elizpearen sarreraren aurrean aurkitu den putzuari.
Hau da, 1,4 metroko dia­metroko […]

Javier Duoandikoetxea Minbiziaren loteria ankerra artikulua ekarri zigun Amaia Portugalek Zientzia Kaiera honetara urtarrilaren 7an. Bertan esaten zigun minbizien bi herenak zoriari lotuta daudela (“zorte txarra”) eta ez faktore genetikoei edo kanpoko eraginari. Cristian Tomasetti eta Bert Vogelstein ikertzaileek Science aldizkarian argitaratutako artikulu bat[1] zen informazioaren iturria.
Oso deigarria zen ikerketaren emaitza, Science aldizkari ospetsuan argitaratu zen eta […]

Javier San Martín Lurra aldatzen ikusi dut. Adierazkorra eta ikaragarri samarra den esaldi honek 10 ataleko dokumental-telesaio bati eman dio izena. Saioa hainbat kanaletan emititu da, eta bertan, hainbat giza taldek adierazten digute bere ingurua nola eraldatu den beren bizitzan zehar. Nomada eta nekazari tribuak dira. Atal hauetan zehar, hainbatek baieztatzen dute adibidez Lurra lehortzen doala eta gero eta ur […]

Zer da adimen emozionala? “Emozioetatik datorkigun informazioa prozesatzeko trebetasuna; besteak beste, norberaren eta besteen emozioak egoki adierazi, ulertu eta erregulatzeko gaitasuna”, Salovey eta Mayerren definizioaren arabera (1997). Nahiko berria da adimen emozionalaren kontzeptua, 1990eko hamarkadan hasi baitzen erabiltzen eta, ikerketen arabera, lotura nabarmena dago haren eta zenbait onuraren artean. Baina nola sortzen da adimen emozionala? Galdera horri erantzuteko asmoz, haurtzaroan […]

Javier San Martín Gripea
Mundu Osasunerako Erakundearen kalkuluen arabera, nagusien %5-%10ari eragiten diola urtero garai honetan datorren gripeak. Portzentajea, %20-%30ekoa da mundu osoko umeengan.
Gehienetan, gaixotasunak atzera egiten du, muskuluetako minak, zefalea gogorra eta sukar handia dakarzkigun egun batzuk igaro ostean. Gaixotasuna, analgesiko eta antitermikoekin tratatzen da, baina edonola ere, ospitaleratzeko beharra ere gertatzen da, gaixoak arrisku-taldeen barruan badaude: […]

Biztanleria-proiekzioek biztanleriaren tamainarekin eta egiturarekin etorkizunean sor daitezkeen eszenatokiei buruzko informazioa ematen dute. Horrez gain, izan daitezkeen aldaketa-dinamikei buruzko datuak ere eskaintzen dituzte. Datuok funtsezko tresna bihurtzen dira hiri-plangintza, garraioa, mugikortasuna edo enplegu politikak diseinatzeko orduan. Izan ere, populazio egituraren bilakaerak eragina izango du gure gizartearen etorkizuneko garapenean, ondasun eta zerbitzu publikoetan eta pribatuen eskaeretan. Hori dela eta, Bilboko eta […]