Hilabeteko artxiboa:

Ainhoa Lekuona eta Sara Pavo Esan ohi da Euskal Herriko ura kalitate onekoa dela inguruko herrietakoekin alderatuta. Jakina da gainera hemengo ura biguna izatea dela horren gakoa. Hala ere, zer eragiten ote du egunerokoan iturriko ura biguna edo gogorra izateak?
Ur bigunaren onurak baino ezagunagoak izango dira ziur aski ur gogorrak etxetresnetan zein industrian eragiten dituen kalteak. Kalte horietako bat, […]

Badira “janari lasterra” deitzen diotenak, beste batzuk “zabor-jana” deritzote. Izen bat zein bestea emanda ere, kontuan izan behar dugu astean birritan janez gero gizenduko garela. Izan ere, martxa horretan hamar urtean, zabor-jana astean behin jaten duenak baino 4-5 kg gehiago hartuko ditugu. Eta pisua ez da “irabaziko” dugun gauza bakarra…

Maiz egiten diren galderak ataleko bideoek labur eta modu […]

Uxue Razkin
Ingurumena
Montrealgo Protokoloak klorofluorokarbonoen ekoizpena debekatu zuen arren, azken urteetan gas horien isuri berriak atzeman dira. Nondik datoz baina? Nature aldizkariak eman du erantzuna: Txinan ozono geruzaren zuloaren eragile nagusi diren CFC gasen isuria mantentzen ari dira, modu ezkutuan. Zehazki, Txinaren iparraldean atzeman dute. Informazio osoa, Zientzia Kaieran. Osasuna
Elikadura Osasuntsu Baterako Gida berritu du SENC Elikadura […]

Sare kristalino baten elektroien eta bibrazio atomikoen arteko interakzioaren ondorio da supereroankortasuna. Fenomeno hau zelan ikertzen den azaltzen du Daniel Pérezek, eztainu nanoharietan interakzioa zelan ikertu duen azalduta: Electron-phonon coupling enhancement in Sn nanowires
Giza anatomia erabat aztertuta dagoela pentsa liteke. Ezta gutxiago ere. Neurona espazial berria topatu dute. Rosa García-Verdugoren Another type of spatial neuron found
Etorkizuneko elektronika, masiboa […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Eva Perez-Pons Andrade Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua amaitzen ari da. Aitortu duenez, ustekabean iritsi zen hara. Izatez, karrera aukeratzeko zerrendan, pare bat Ingeniaritza jarri zituen, batxilergo teknologikoa egin zuelako, eta gero benetan gustatzen zitzaizkionak: Filosofia, Politika Zientziak eta Soziologia. “Azkenean gertatu zen Ingeniaritzara sartzeko nota 10etik 5era jaitsi zela, eta, bat-batean, sartu nintzen”. […]

Hiart Navarro eta Begoña Sanz Zientziaren arloan, Begoña Ochoa Olascoaga litzateke ikerkuntza-sarearen garapenean lagundu duten emakumeen artean, izen aipagarri bat UPV/EHUn. 1975. urtetik Fisiologiako Saileko irakasle izateaz gain, bere ikerkuntza-curriculumak ere bikaintasun-ibilbidea islatzen du. Besteak beste, kolesterolaren metabolismoa hobeto ezagutzeko asmoz ikerkuntza-egitasmo ugari zuzendu ditu. Bikaintasun saria jaso duten hainbat tesiren zuzendari edo zuzendarikide izan da eta bere ikerkuntzaren emaitza […]

Arantxa Bodego Bizkaiko Golkoaren kokapenak eta formak eta Pirinio mendilerroaren izaerak jatorri bera dute, eta azken berrogei urteetan hau ulertzeko ikerketak egin dira. Biak dira plaka-tektonikaren ondorio, zehazki, Iberiar eta Eurasiar plaken artean gertatutako mugimenduaren ondorio. Duela ehunka milioi urte gertatzen ari den Atlantiar ozeanoaren irekitzeak lurrazal ozeaniko berria sortarazten du gandor erdi-ozeanikoan –ozeanoaren erdian kokatuta dagoen arroka magmatikoz eratutako […]

Juanma Gallego Montrealgo Protokoloak klorofluorokarbonoen ekoizpena debekatu zuen arren, azken urteetan gas horien isuri berriak atzeman dira. Zientzialari talde batek gas horien arrastoa jarraitu du, eta jatorri bat identifikatzeko gai izan dira: Txinaren ipar-ekialdea.
Ilea urdintzen hasia dutenek ondo gogoratuko dituzte 1990eko hamarkadaren erdialdean udako euliak hiltzeko erabiltzen ziren intsektizida pote handi horietan pixkanaka agertzen hasi ziren hitzak: “CFCrik gabe”. […]

Josu Lopez-Gazpio Ez dira garai onak zientzialarientzat. Metodo zientifikoaren eta aurkikuntza zientifikoen lehen pausoa behaketak egitea dela jakina da. Naturari edo inguratzen gaituenari buruzko galderak egitea. Horretarako, ordea, zientzialariek zerbait zalantzan jartzeko astia izan behar dute. Jarraian, ikusitakoa azaltzeko, zalantzan jarritakoa argitzeko edo egindako galderei erantzuna emateko hipotesia planteatu eta esperimentuak egiten hasiko dira. Hori da teoria. Alabaina, egunotan ikertzaile […]

Entsalada bat jaten duzun hurrengo batean, agian, begirune handiagorekin murtxikatuko duzu… Izan ere, entsaladan dagoen azenario horrek eta gizakiok badugu ezaugarri komun bat, DNA dugu zeluletan. Hala ere, uste baduzu bestelako itxura izateagatik azenarioaren eta gure DNA oso desberdinak direla, oker zabiltza. Hala da, azenarioak %50eko antzekotasun genetikoa baitu gurekin.

Maiz egiten diren galderak ataleko bideoek labur eta modu […]