Francisco Javier Eizaguirrek glutenarekiko intolerantzia baldintzatzen duten faktoreak aztertu ditu haren tesi lanean. Egindako lanak ondorioztatu du, D bitaminaren gene hartzailearen polimorfismo multzo bat proportzio handiagoan azaltzen dela kontroleko populazioan (gaixotasuna ez duten pertsonetan) gaixotasun zeliakoa dutenetan baino. Beraz, Eizaguirre […]
Oporren usaina badago ere, asteon Interneten jorratu dira zientzia-gaiak. Hona hauen bildumatxoa. Begirada bat emango diogu? Elhuyar aldizkarian hainbat gai izan dituzte hizpide. Klima-aldaketak espezien kokapenari eta populazioari eragiten dizkion aldaketak ikertzen duen nazioarteko ikerketa-talde baten lanari erreparatu diote aldizkarian […]
Amaia Portugal Urtero 3,4 milioi lagun hiltzen dira gehiegizko pisuak edo obesitateak ekarritako ondorioen eraginez, Munduko Osasun Erakundearen arabera. EHUko Nutrizioa eta Obesitatea ikerketa-taldeak Predimed-Plus proiektuan parte hartuko du, dieta mediterraneoaren eta ariketa fisikoaren arteko konbinazioak obesitatean zer inpaktu duen […]
Ba al dakizu zergatik behar duen gure gorputzak jarduera fisikoa osasuntsu egoteko? Edo zer ikasi duen zientziak ariketa fisikoei buruz azkenaldian? Zein uste duzu izan daitekeela ikerketa arlo honetan dagoen erronka nagusia etorkizunean? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, ikus […]
Amaia Portugal Andrew Wakefield doktoreak 1998an argitaratu zuen artikulu batek aztoramen handia eragin zuen, haurrei eman ohi zaien txerto hirukoitz birikoa autismoarekin lotu baitzuen. Adituek laster ikusi zuten artikuluak akatsak zituela, eta hura argitaratu zuen The Lancet aldizkariak ere baztertu […]
Jon Irazusta eta Susana Gil Herrialdeen garapena aurrera joan ahala, obesitateak eta gainpisuak desnutrizioari aurrea hartu diote munduko leku gehientsuenetan. Gertaera honen arrazoiak bi dira nagusiki: elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta lan fisikoa egiteko beharraren murrizketa. Ikerketa gehienek frogatu dute gorputz-pisuaren […]
Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat. Geneak, genetikak […]
Peru S. Gamarra Kafetegi batean egunkaria irakurtzen gaudela, bat-batean titular honekin egiten dugu topo: “Hegazti gripea, pandemiaren arriskua”. Artikulua irakurtzen hasi eta gorputzean beldurra sartzen zaigu. Ekidin nahiko genukeen nolabaiteko ezinegona. “Gaixotasun hau ez da edonolakoa. Badaramatzagu hilabete pare bat […]
Amaia Portugal Hedabideetako gai kuttunetako bat dira alergiak garai honetan. Berez urte osoan legoke asaldura mota horri buruz hitz egiteko aitzakia; galde diezaietela, bestela, hautsarekin edo akaroekin doministikuka aritzen diren horiei. Baina polenari alergia izatea ere arrunta da oso, eta […]
Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen dituen INMA proiektuaren barruan, aztertu dute zenbateko esposizioa izan duten tabako-kearekiko Asturiasko, Gipuzkoako, Sabadellgo eta Valentziako emakume haurdun ez-erretzaileek. Haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoko mediku-errebisioan jasotako gernu-laginak eta emakumeei egindako galdera-sortak hartu zituzten oinarri ikertzaileek tabakoarekiko esposizioa ezagutzeko […]