Amaia Portugal Gizakiak inoiz kutsatutako lehen ibaia identifikatu dutela uste dute Kanadako ikertzaile batzuek. Jordanian gertatu zen, orain dela zazpi mila urte, kobrearen erauzketaren ondorioz. Konbustio bidez ateratzen zuten metala, eta ingurunean zein bertako herritarren osasunean kalte handiak eragin zituen […]
Grafitiak katedralean Gasteizko Santa Maria Katedrala bisitatu baldin baduzue, agian hormetan grafiti gorrien antza duten ikurrak aurkitu dituzue bertatik ibiltzerakoan. Baliteke hauek ikustean zuen jakin-mina piztu izana. Ikur gorri horien goraipamenak dira, eta gaztelaniaz “vítor” izenez ezagutzen diren interjekzioak dira […]
Amaia Portugal Bi mila urte baino gehiago dituen burezur momifikatu baten erreplika egin dute hiru dimentsiodun inpresioaren bidez, eta haren gainean, bere aurpegia berreraiki du eskultore batek. Emaitza oso errealista da: Meritamun da, Egiptoko faraoien garaian bizi izan zen emakume […]
Diego Garate Maidagan Zientziak erronken bidez egiten du aurrera. Ikertzaileak azaltzen diren arazoei erantzun zehatza lortzen aritzen dira. Askotan gizartean bertan dauden kontuen inguruan gertatzen da hori. Printzipio bera ageri da antzinako gizarteen ikerketan eta oro har, gure izaeraz hausnarketa […]
Fakultatea bertan ez zeukaten laborategirik bere ikerketa-lanak garatu ahal izateko. Hamabost urtetan, baina, lan handia egin zuten laborategia behar ziren tresnez eta materialez hornitzen, mikroskopioak eta bestelako erreferentzia bildumak eskuratzen, esaterako. Azken horiek oso garrantzitsuak dira arkeobotanikan, antzinako aurkikuntzak egungo […]
El Molí del Salt aztarnategian (Tarragona) egindako indusketei esker, arte higigarriko pieza berezi bat topatu dute, Goi Paleolitokoa: 13.000 eta 14.000 urte bitartekoa da. Eskistozko plaka bat da, 18 cm-ko luzera eta 8,5 cm-ko zabalera du, eta zazpi motibo erdizirkular […]
Noiz eta non sortu zen erleen inguruko interesa? Orain arte inork ez zekien zuzenean noiz eta non sortu zen erleen eta erle produktuen inguruan dugun interesa. Nazioarteko talde batek UPV/EHUko ikertzaileek parte hartzen duen ikerketa-talde batek erantzuna eman dio galderari […]
Aurreneko aldiz, arkeologoz, paleontologoz, geologoz, geokimikariz eta paleozeanografoz osaturiko talde batek Kantauriar eskualdean Goi Pleistozenoan izandako ingurumena berregin du, 35.000 urte inguru hartuta. Horretarako, hiru erregistro paleoklimatiko elkartu dituzte: itsasoko mikrofauna, ornodun txikiak eta belarjaleen isotopo egonkorrak. Azken bi erregistro […]
Zientzialari 31 – Alvaro Arrizabalaga from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Neandertalei buruz dugun jakin-mina sekulakoa da. Baina zer da gaur egun haiei buruz dakiguna? Zeintzuk dira bete gabeko hutsuneak eta ulertzeke dauden faktore garrantzitsuenak giza espezie honi buruz? Alvaro […]
Amaia Portugal Australiako ikertzaile batzuek antzinako perla natural bat aurkitu dute Kimberley erregioaren kostaldean dagoen aztarnategi batean. Aparteko aurkikuntza izaki, teknika berritzaileak baliatu behar izan dituzte pieza hondatu gabe eta laginik atera gabe datazioa egin ahal izateko. 2011n, arkeologo batzuk […]